argia.eus
INPRIMATU
Maskaradari jarriak

Joanes Etxebarria 2011ko otsailaren 25
    I
Maskaradak nork daki
noiz zitzaizkün hasi
zonbat kültüra dütüan(1)
be(re) baitan nahasi
eta nolaz dütügün
ttipitü ta hazi
zer düan soberakin
eta zer gabezi
zerk dütüan(1) orai arte
etxekiarazi?
        IV
(e)Üska(ra) gabe ez beita
(e)üskal kültürarik,
ez da maskaradarik,
ez da pastoralik.
Joan dira (e)üskaldünak
zi(r)enen gibeletik
Xiberoko Botzean
goraki erranik:
egiazko (e)üska(ra) ez dela
etxekoa baizik.
 
        II
Santa-Grazi da aurten
gainetik partitzen
xiberotar kültüran
fama düan izen
bena zerbait ments zaio
hala da sentitzen
kanpoko gazte zonbait
beitütüe deitzen
ez da hori Xiberoan
lehentze agitzen.
    V
Egiazko (e)üska(ra) bada
sort-etxeetakoa
ta Santazin badüe
hori bihotzekoa
egin dezadan arren
orai(3) ene galtoa:
(e)üska(ra) baliatzen düanak
ikastolakoa
ahültzen ote düa
gure Xiberoa?
        III
A(r)izaleak hartürik
aüzo-herrietan
gabezia badüe
bena ez gazteetan
aski lirate bena
haien(2) mihi püntetan
ments zaie beharrezko
dena maska(ra)detan
altxor bat galtzen dena
gure kartieletan.
    VI
«Egiazko» (e)üska(ra) güti
gazteen mihietan
beraz arrenküra bat
bada maska(ra)detan.
Azken galto bat doa
ene bertsoetan:
zer nahiago dügü
herriko plazetan
Pitxu frantses bat edo
(e)üska(ra) eskoletan ?

Nola erran

(1) dütin

(2) hen

(3) uai


Doinua: “Lagundurikan danoi”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.