argia.eus
INPRIMATU
Huescan

Joxemari Ostolaza 2011ko otsailaren 22a

Gertatua. Huesca-Girona futbol partidaren ondorengo prentsa aurrekoan, Gironako kazetari batek katalanez galdera bat egin dio entrenatzaileari. Honek, noski, bere hizkuntzan erantzun dio. Kazetari aragoiarrak oldartu zaizkionez, gironarrak prentsaurrekoa bukatutzat eman du. Eskandalua. Euskal Herrian nekez gerta litekeena. Eta honek orain hogei urte inguru Gasteizen gertatua ekarri dit akordura. Alaves-Hernani Mendizorrotzan. Bat eta bi emaitza. Hernaniarren lehen gola Imanol Garmendia Kartu lezoarrak buruz egina estrategi jokaldia burutuz. Bigarrena Felix Bakero añorgar-goizuetarrak, atzealdetik hirurogei bat metroko konduzio-area ertzetik, ezkerrezko jaurtiketaz sartua. Laurogeita hamabigarren minutua zen. Harmailako palkuak hil planta. Ondoren, prentsa aretoan kazetariak nire zain. Begoñak, etxeko entrenatzaileak, zoritxarrari egotzi zion porrota. “Arratsalde on”. “Oso garaipen landua...”. Ez didate utzi bukatzen, dozenatik gora kazetari oldartuek. “Esto es una provocación” jaurti dit SER katekoak. Bakarrik utzi naute aretoan. Autobusera egin dugu etxerako bidea xede. Irratiz entzun ditugu SEReko kazetariaren erronkak. Txuletaren hezurren zain bizi zen inutila, kabalaren aurrean noraezean. Ongi etorri Mendilibar.