argia.eus
INPRIMATU
Vostok lakuak bere sekretuei eutsiko die oraingoz
Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko otsailaren 15
zientzia eta teknologia
oceanographerschoice.com

Antartikako Vostok lakua 4.000 metroko sakoneran dago eta aspaldidanik izan da zientziaren helburu. Lakuak ez du kutsadurarik, eta zientzialariak irrikan daude haren urek zein ustekabe gordetzen duten jakiteko; agian izaki ezezagunak, agian ezer ere ez, auskalo.
Abenduaren hasieran espedizio errusiar bat zuloa egiten hasi zen, baina zulaketak aurrera egin ahala arazoak biderkatu egin ziren. Antza denez, izotzaren urtze-puntua asko aldatzen da sakondu ahala, eta uraren eta izotzaren artekoa den gel itxurako substantzia sortzen da, zulatzailearen lana ezinduz. Bertako uda amaitzear dago, eta lanak bertan behera utzi behar dira datorren abendura arte.
Ea datorren urtean zerbait gehiago esaterik dugun.