argia.eus
INPRIMATU
Txorizo-tortilla
Luis Alberto, 'AmatiƱo' Aranberri 2011ko otsailaren 02a
Txorizo-tortilla egiteko txerriak eta oiloak parte hartu behar izaten dute baina ez, ordea, maila berean.

Arrautza jartzeko oiloak lagundu behar izaten du eta txorizoa egiteko, aldiz, txerriak bere burua benetan konprometitu behar du.
Partaidetza eta esku-hartzea erabat sozialdu bide diren garai honetan gero eta gehiago dira arrautza erruleak eta gero eta gutxiago txorizo jartzaileak. Eta erruten ere, ahalik eta arinen, badaezpada.

Kulturaz, hizkuntzaz, ingurumenaz, ekonomiaz, kontsumoaz, energiaz, garraioaz... ez da sekula aldarri-errulerik falta izan. Baina, aspaldi honetan, hainbatek uste du arrautza errutea klik egitea besterik ez dela.
Galdetu bestela herri-elkarteei, lan-taldeei, odol-emaileei...