Tribua hausnarrean

Mikel Irizar
2011ko otsailaren 06a
Aspaldi gabiltza “ziklo amaiera” gora eta “golde aroa” behera. Han eta hemen nabari da tarteko helmugaren sindromea, alegia, belaunaldi batek –nireak– frankismoaren hondarretan hasitako etapa bete dugula eta beste berri bat hastear ote den. Eta euskaldunon tribua mapari begira jarri gara berriro, ea nondik jo aurrerantzean. Beti ere, biziraupena helburu.

Non gauden.
Iragan luze batetik gatoz, ikerkuntza lerro berrienen arabera homo sapiens zaharraren ondorengo zuzenak ere izan omen gaitezke. Eta asmatu dugu irauten, agian 35.000 urtez jakin izan dugu galerak onartzen funtsezkoena geroratzeko, abilak izan gara zailtasunak gainditzen.

Azken txanpa egin dugu ikastola eta euskaltegi, euskara plan eta hizkuntza politika, aldarri eta eraso artean. Inoizko esparru eta maila batzuk lortu ditugu euskararentzat, beste batzuk galtzen ari garen bitartean. Esango nuke oro har aurrera goazela, baina gero eta motelago. Zenbaitetan hain motel, gu baino indartsuagoen aldean atzean ari garela gelditzen. Hortik ziklo amaierak eta golde aroak.

Tresna berriak.
Azken boladan, ordea, soinu berriak entzuten dira. Batek hitz egingo dizu hizkuntzen ekologiaz eta bioaniztasunaz, eta tokiko hizkuntzari berez dagozkion eta eman behar zaizkion egitekoez. Besteak aipatuko dizu hizkuntzarekiko asertibitatea eta erakutsiko nola eutsi zure hizkuntza-hautuari errazegi amore eman gabe. Ondokoak kontatu digu hiztunen artean badela jendea armairutan gordeta, barne korapiloak askatu ezinean. Soziolinguistek ere ekarri dituzte esparru honetara lidergoa, erakargarritasuna, hegemonia, arnas gune eta beste hainbat kontzeptu interesgarri.

Aro sinpleago batetik gatoz, aldagai gutxirekin jokatu izan dugu, pentsatuz indar guztia puntu batean jarrita Arkimedesen palankak mugituko zituela euskararen oztopo guztiak. Orain osagai gehiago hartzen ditu analisiak eta neurri horretan aberasten ari da. Zailtzen ere bai, osagai guztiak bateratu behar baitira, bakoitzari dagokion pisua emanda, gainera.

Hausnarketa. Tribuaren auzune ezberdinetan sumatzen da etorkizunaz kezka eta biziraupenerako berrikuntza premia. Nik lan horretan topatu dut euskaldunon elkarteen Topagunea, HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea) fakultateko irakasle talde baten laguntzaz. Hausnarrean ari dira aspaldion, galdetu, jaso, eztabaidatu eta harilkatzen. Helburua da artikulazio eta diskurtso berria ematea euskal komunitateari, hurrengo etapan ere lor dezagun biziraupena.

Euskaldunon elkarteek hogeita bost urte inguruz egin duten ibilbidean lorpen handiak eta aje galantak aurki daitezke. Eta ziklo amaierako une honetan elkarteok ere ahul daude, ipar eta metodo egokien faltan. Baina horrekin batera ardura eta grina berriak nabari zaizkio elkarteen federazioari. Horregatik, egindakoa modu kritikoan irakurtzen bada eta aldatu behar dena adorez aldatzen, txanpa indartsua egin daiteke berriro.

Izan ere, Topagunearen bueltan badira –bagara– 20.000 bazkide, 450 profesional eta 1.400 boluntario. Pertsona horiek guztiak egoki antolatuta sekulako hezurdura osa daiteke, gizarte zabalean eragin handia izan lezakeen tresna.

Prozesuaren ardatz den txosten mardul eta bikaina irakurri ahal izan dut egunotan, eta itxaropena piztu zait. Otsailaren 26an aztertuko da Bilbon, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresuan. Zu ere deitua zaude. Iraun dezagun.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2018-07-22 | Mikel Asurmendi
Oier Guillan: "Arrakasta jendearekin komunikazioa lortzea da, horretarako egiten dugu lan"

Donostiako Larratxo auzoa, 1975. Oreretako Mikelazulo kultur elkarteko eta Metrokoadroka kolektiboko kidea. Kazetari, idazle eta antzerkigilea. Zauri Bolodia saioa (Txalaparta) eskuetan mintzatu gara, antzerkiaz bereziki: “Guk egiten dugun teatro motak bestelako irakurketa eskaintzen duelakoan nago. Liburuko Jota lagunak dioenez, ‘edonork dauka oholtza gainean aritzeko eskubidea’. Areago, gure antzerkia amateurra edo profesionala dikotomiaz harago doa”, erran digu... [+]


2018-07-22 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


2018-07-22
"Belarrondoko", euskara ez entzuteko eskubidea aldarrikatzeko txapa

“Ahobizi” eta “Belarriprest” bezala identifikatzen ez den gehiengo isilaren borondatea errespetatu eta bizikidetzaren alde urratsa emateko, “belarrondoko” txapa sortu du Euskaraldiak.


2018-07-22
BBK Live jaialdiaren azkeneko edizioan %62 hazi da postureo-maila, antolatzaileen arabera

2018ko edizioaren balorazio positiboa egin dute BBK Live festibalaren antolatzaileek: egun guztietan sarrerak agortu dira eta jaialdira joan direnen postureo-maila iazkoa baino %62 handiagoa izan da.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude