NAS baten beharra

Berlingo harresia erori edota bota zutenean, hainbat harresi ere bertan behera gelditu zirela esatea ez da ideia berria. Ez naiz ni harresi horren dohainak edota Ekialdeko Europako sistema politikoak defendatuko dituena izango. Hala ere, hormigoizkoak ziren hormak erortzeaz gain, ideien erabateko aldaketa eman zen. Gaur gero, neoliberalismoan eta kapitalismo basatian oinarritutako ideiek ez dute arerio ideologiko serio eta argirik izan, eta horiek ideologien nolabaiteko hegemonia lortu dute. Aurrena, areriorik ez duela aprobetxatuz, eredu posible bakarraren irudikeria saldu du kapitalismoak nolabait.

Batzuek esan dezakete saiakera edo proposamen ezberdinak izan ditugula kapitalismoaren aurrean azken urte hauetan, baina hauen bilakaera eta eraginkortasuna aintzakotzat hartzea gehiegi ez ote den iruditzen zait. Mugimendu anti-globalizatzaileak –edota beste globalizazio baten alde egiten duena– adibidez, muga handiak ditu. Lehenik eta behin, askotan kapitalismoaren aurkako mugimendua bezala jaio da, baina salbuespenak salbuespen –Porto Alegreko bilerak hor daude– proposamenen aldea gutxi landu da, mugatuagoa izan da eta gutxienez horien oihartzuna nahiko antzua izan da iritzi publikoaren aurrean. Hori azaltzeko noski, ezin dugu ahaztu talde anitz –sarritan izaera oso ezberdinetakoak– bildu direla denominazio horren azpian. Era berean, mugimendu horren “arrakasta” ezagunenak kapitalismoa zuzentzen duten erakundeen goi-bilerak eteteko saiakerak izan dira, baina, segurtasun-neurriak handituz eta hiriak gotorleku bihurtuz, eragina asko murriztu da, baita euren inpaktu mediatikoa ere.

Testuinguru horretan, errealitatea deskribatzeko narratiban kapitalismo neoliberala gailendu dela eta hein handi batean aukera bakarra dela dioen ideia denok –gehienok– barneratu dugu. Honen harira, inoiz baino gehiago Narratiba Alternatibo Sinesgarri (NAS) batean beharra daukagula uste dut. Alde batetik, narratiba alternatiboak bizitzaren inguruko eredu ezberdina eskaini behar digu ikuspegi kapitalistari aurre egiteko; eta bestetik sinesgarritasuna. Azken elementu hau garrantzitsua da, bene-benetan gizartean eragin nahi bada eta populazioaren zati garrantzitsuak ideia hauek aintzat hartzea nahi badugu. Bestela narratiba berria taldexka-sektarioetara ailegatuko da soilik, eta noski, narratiba handiak gizarte osoarentzat dira halabeharrez.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude