argia.eus
INPRIMATU
Kronologia
Garbine Ubeda Goikoetxea @garbineubeda 2011ko otsailaren 06a
2006. Hego-Mendebaldeko Egitasmo Handiak erakundeak AHTren inguruko ikerketa jarri zuen abian.

2007ko martxoa.
Tren lasterraren bide berria Landetako ekialdetik (eta ondorioz Lapurditik) pasatzea erabaki zuen Frantziako Gobernuak.

2009ko otsaila.
Prefetak balizko ibilbide berriaren korridorea aurkeztu zuen; trena Mugerretik sartuko litzateke Lapurdira eta Milafranga, Hiriburu, Uztaritze, Azkaine, Senpere, Ziburu, Urruña eta Biriatu herriak zeharkatuko lituzke. Geltokiaren kokagunerik ez zen zehaztu.

2009ko ekaina. Lehuntze, Milafranga eta Hiriburuk ezezkoa eman zioten tren lasterraren bide berriari, Europako bozen karietara antolatutako erreferendumean. Urtebete lehenago Mugerren eta Uztaritzen egindako galdeketan ere, hiru hautesletik bi egitasmoaren aurka azaldu ziren.

2009ko iraila.
Ipar Euskal Herriko 29 udalerrik eskatuta, Citec enpresa suitzarrak ikerketa independientea egin zuen, eta ondorioztatu, 50 urtean ez dela saturazio arriskurik izanen Lapurdiko egungo trenbidean.
Oraingo bideak hobetuta, 240 merkantzia trenek eta beste 80 bidaiari-trenek zeharka dezakete lurraldea egunean bi norantzetan. Saturazioa saihesteko, kalkuluek ahalmen teorikoaren %80a hartu zuen enpresa independente honek kontuan, eta baita gaueko lau orduko gelditzea ere.

2009ko urria.
Manifestazio jendetsua Baionan. Antolatzaileen arabera, 12.000 lagun bildu ziren.

2010eko urtarrila.
Lapurdik eta Gipuzkoak bat egin zuten AHT xedeari ezezkoa emateko. 15.000 lagun bildu ziren Irun eta Hendaian. 40 talde inguruk Hendaiako Gutuna deitu deklarazio bateratua sinatu zuten.

2010eko martxoa. Baterak egindako galdeketa baliatuz, AHT egitasmoak zeharkatu nahi dituen bederatzi herrietan iritzia eskatu zuen CADEk: bozen %90 xedearen aurka azaldu zen.

2010eko maiatza. AHT bide berrien kontrako elkarteek Hendaiako Gutuna eman zioten eskura Europako parlamentuko presidente ordeari.

2010eko ekaina.
Garraio Transeuroparren Sarearen Konferentziaren karietara, Dominique Bussereau garraioaz arduratzen den Frantziako idazkariak, José López Blanco Espainiako Garapene ministroak eta Antonio Mendoça Portugaleko Garraio ministroak Europako Hego-Mende- baldeko Ardatz Lasterraren gaineko asmo adierazpena sinatu zuten Zaragozan. Besteak beste, AHTren mugaz gaindiko sekzioak hobeto koordinatzea du helburu akordio honek.

2010eko azaroa. Akitaniako frefetak zundaketak egiteko agindua igorri zuen.

2010eko abendua.
15.000 manifestari (poliziaren arabera 5.300) eta 130 traktore bildu ziren Baionan, “Xahutzeei ez! Oraingo bidea berritzeari bai!” lelopean. Errobi, Hego Lapurdi eta Errobi-Aturri herri elkargoetako hautetsiek segida eman zioten CADEren deialdiari. Jean Grenet Baionako auzapez eta Frantziako diputatuak manifestazioaren ibilbidea aldatzeko eskatu zion prefetari. Ez zuen lortu.