argia.eus
INPRIMATU
Burdelak, Kapera Sixtinoaren inspirazio iturri
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2011ko otsailaren 02a
Michelangelo Buonarrotti
Michelangelo Buonarrotti
Michelangelo Buonarrottik stufe izeneko masaje eta prostituzio etxeetara egiten zituen bisitak funtseko inspirazio iturria izan ziren Kapera Sixtinoko freskoak egiteko, Pisako Unibertsitateko Elena Lazzarini ikerlariaren arabera.

Margolan ezagunean ageri diren gorputz gihartsuen ereduak stufe horietako bezero nahiz prostitutuak omen ziren. Eta, beti ere Lazzariniren esanetan, freskoetako pertsonaia batzuk jarrera homosexual garbia dute.

Ikerlariak adierazi du inspiratzeko metodo hori ohikoa zela garai hartan, eta beste zenbait artistak ere, hala nola Da Vinci eta Bronzinok, lanaren aitzakian putetxeetara joateko ohitura omen zutela.