Frantziako CNRS eta Inserm zentroetako ikerlariek meningokokoek, hots, meningitisa sortzen duten bakterioek, garuna erasotzeko duten era zein den argitu dute. Bakterio horiek oso zabalduta daude ingurumenean, baina benetan arriskutsu suertatzeko garuneraino heldu behar dute. Hori gutxitan gertatzen da, baina gertatzen denean erasoa oso bortitza izaten da, eta horren zergatiaren bila aspaldidanik ibili dira ikerlariak.
Antza denez, meningokokoak odolera sartzean meningeak (garuneko kapilarrak) elikatzen dituzten hodietan denbora luzea irauten dute, guztia kolonizatu arte. Hainbat etapatan egiten dute hori; batetik, seinale kimikoak bidaltzen dituzte eta horien eraginez poltsa isolatzaileak sortzen dira odol hodien zuntzetan, eta bestetik, poltsa isolatzaile horiek odola bakterioengana ailegatzea ahalbidetzen dutenez, haiek erruz ugaritu daitezke. Mekanismo hori ulertzeak asko lagundu dezake meningitisaren aurkako borrokan.