argia.eus
INPRIMATU
Guztiok gara Howard Carter... Interneten
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2011ko urtarrilaren 18a
Howard Carter
Griffith Institutuak (Oxfordeko Unibertsitatea, Erresuma Batua) Tutankhamoni buruzko artxiboaren digitalizazioa burutu berri du, hamabost urtez horretan jardun eta gero, eta Interneten jarri du, www.griffith.ox.ac.uk/gri/4tut.html helbidean.

Interneteko artxibategiak duela ia 90 urte Howard Carterrek aurkitutako 3.150 objektuen irudiak eta fitxak jasotzen ditu (Carterrek berak betetakoak). Horrez gain, zirriborroak, 2.000 argazki inguru eta Carterren egunkariko milaka orrialde daude aztergai. Orain eskura dagoen material horren % 70 ez da sekula akademikoki argitaratu eta gune berriak Carterrek abiatutako lana osatzen joateko aukera ematen die ikerlariei .