Gasteizko haurrak

Parkean elkartuko gara euskaraz aritzeko

  • Josebe Blancorena izan da “ideia zoroa”. Hedabideen bitartez egin zuen deialdia: “Gure seme-alabei Gasteizen euskaraz jolasteko aukera oparitu nahi diegulako bil gaitezen azaroaren 6an”. Hamahiru familia elkartu ziren.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2011ko urtarrilaren 16a
haurrak gasteizen

Josebe Blancok eta Luismi Atxak hiru urteko alaba dute, Maddi. D ereduko eskolan dago izena emanda. Hala ere, nekez hitz egin dezake euskaraz albokoekin, gaztelaniaz egiten baitiote ia denek. Lakua auzoan bizi bada ere, Alde Zaharrera doa eskolara eta hiru haur euskaldun ditu ikaskide. Etorkinak dira asko. Jatorriaren arabera, gaztelaniaz, arabieraz, euskaraz edo woloferaz egiten dute. Elkartzen direnean berriz, D ereduko haurtxoek gaztelaniaz egiten dute. Sozializazio garai bete-betean dago Maddi txikia, elebakarra da eta beraz, gaztelania hiztunez inguratuta ez dago eroso, ez ikastetxean ezta kalean ere.

Josebe Blanco antzuolarrak (Gipuzkoa) helburu bat du buruan: haurrak euskaraz bizi ahal izatea askatasun eta erosotasun osoz. Maddik bi haur euskaldun topatu zituen auzoko jolastokian eta ia elkar ezagutzeko astirik gabe amek telefonoak trukatu zituzten, tartean behin elkarrekin geratzeko. Hurrengo pausoa hedabideen eta ahoz ahokoaren bidez deialdia zabaltzea izan zen, alegia, Gasteizko ume euskaldunak eskola orduetatik kanpo, jolaserako, elkartzea.
 

17 haur jolasean

Lehenengo deialdi hartara, urtebeteko umetik hasi eta bederatzi urteko umera arte, 17 haur euskaldun elkartu ziren, gurasoekin. Gehienak bi eta lau urte bitartekoak ziren. Josebe Blanco oso pozik zegoen lortutako emaitzarekin, ez baitzekien inor azalduko zenik ere. Elkartutako familiak Gasteizko hainbat auzotakoak dira eta haur denak D ereduan ikasten ari badira ere, hainbat ikastetxetakoak dira, hala nola, Armentia, Olabide eta Landazuri ikastolakoak.

Ume horiek guztiek euskaraz ikasten dute, ama hizkuntza euskara dute eta gurasoak euskaldunak. “Jolas parkean euskaldunak elkartzeko beharra daukazue?”, galdetu diogu Blancori: “Zuei, agian, martzianoa irudituko zaizue egiten ari garena, ume euskaldunak bereizi eta jolasteko elkartu, baina guk nahi dugun gauza bakarra, beste haurrek beren hizkuntzan duten bezalaxe, gureek euskaraz aritzeko aukera izatea da”. Ideia izan zuenean lagun batzuekin komentatu zuen eta galdetu zioten ea ziur zegoen egin behar zuenaz, ez ote zitekeen izan arrazista, snob edo sabinista. Blancok aitortu du beldurra bazuela, eta horrelako deialdi bat egitea tristea iruditzen zaiola, “baina momentuz ez dut beste biderik aurkitu”, auzoka ume euskaldunen sarea antolatzea baino.
Eskolaren mugak eta zailtasunak gogorarazi ditu Maddiren amak. Badira D eredu naturala eskaintzen duten ikastetxeak Gasteizen. Bertako haur denak euskaldunak direla ziurtatzen dute, gero beti hala ez den arren. Talde txikiak izaten dira eta gelako ratioetan ez dira sartzen; bertan behera geratu ohi dira gela horiek. Ghettoak sortzeko arriskua behin eta berriz jartzen da mahai gainean. Beste joera bat da, haur euskaldunak gaztelania hiztunekin eta beste hizkuntzetako hiztunekin nahastea, ume euskaldunek ikaskideen artean euskara zabal dezaten. Blancok argi dauka: “Hizkuntza politikek lortzen ez dutena nola lortuko dute bada txikitxoek?”. Haur euskaldunak batzen badira batzen direlako eta batzen ez badira batzen ez direlako, ez da erraza euskara erabiltzeko aukerak sortzeko bideak aurkitzen. Hori bai, ama hizkuntza euskara dutenak gaztelania hiztunekin egonda “gure haurrak beti galtzaile”.


Zuhaitzak landatzera

Badirudi guraso euskaldun gasteiztarrek ez dituztela euskaldunekiko sakabanatuta izan nahi haurrak. Azaroaren 6az gain, hil horren 27rako bigarren deialdia egin zuten eta hiru familia gehiago agertu ziren. Bloga ireki dute (amahizkuntza.blogariak.net) familiak harremanetan jartzeko eta berriak erakartzeko. Bestelako informazioa gehitzen ere hasiak dira. Esate baterako, Gasteizen euskarazko zerbitzua eskaintzen duten denda, enpresa eta bestelakoen zerrenda osatzen hasi dira.

Hurrengo deialdia urtarrilaren 15erako egin dute. Guraso batzuen soroan zuhaitzak landatzera joango dira. Blancok esan digunez, helburua ez da erraldoia, poliki-poliki hasi dira eta ikusiko dute ekimen honek zein tankera hartzen duen.

Ekimenera hurbildu diren gurasoen esanak
Lidia Beitiak 2 eta 4 urteko haurrak ditu eta Lakua auzoan ezagutu zuen Josebe Blanco bere haurrarekin. Bai bata eta bai bestea konturatu ziren euskaraz ari zirela eta horrelaxe hurbildu ziren elkarrengana. Halako batean Blancok auzoetan euskaraz aritzeko umeak biltzearen ideia aipatu zion. Ekimena ondo iruditu zitzaion Beitiari, baina bazuen beldur pixka bat. Euskaldunak banatu nahian zebiltzala-edo pentsa zezakeen jendeak. Oraindik ez du erreakzio txarrik jaso.

Beitiaren bi txikiek euskaraz egiten dute etxean eta ikastolan ere bai. Eskolan euskaraz egiten duteneko baieztapen hori bere neurrira eraman du gero haurren amak, ikaskideek beti eta guztiek ez baitute euskaraz egiten. Ondarroako senideekin ere euskaraz egiteko aukera dute, aldiz, Gasteizen ez, “Gasteiz erdalduna da. Orain arte bezala, egunaren %20an-edo euskaraz aritzeko aukera bazuten, aukera hori zer edo zer gehiago izatea lortu nahi dugu. Nagusiak egiten direnean beraiek erabakiko dute zer nahi duten egin”.
Gorka Etxaberi eta Arrate Saenz de Urturiri lagun batzuek ohartarazi zioten Josebe Blancok Berrian idatzi zuen gutunaz. Hura irakurri eta Blancorengana hurbildu ziren. Alde Zaharrean bizi dira Etxabe eta Saenz de Urturi, 2 urteko Ekain haurra dute eta bigarrena bidean da. Etxabek adierazi digunez, “umearekin parkera joan eta kontrako bidean ibiltzearen sentsazioa izaten dut”. Esan nahi du bera haurrari euskaraz ari zaiola eta gainerakoak gaztelaniaz ari direla. Beste kontu bat ere esan digu: “Gurasoek sumatzen dutenean bereak ez diren haurrak euskaraz ari direla euskaraz egiten diete, baina beste kontu bat da gurasoak elkartzen garenean zein hizkuntzatan egiten dugun”. Etxaberen ustez, Gasteizko ekimen honen helburua umeek beraien artean euskaraz egitea da, baina horrez gain, ingurune euskalduna eskaini nahi zaie. Horretarako, jakina, pauso bat litzateke dakiten gurasoek euskaraz egitea beraien artean.

Ekainen gurasoen ustez, ekimenak ez du beste misteriorik, baina hasi berriak dira eta 18 bat familiak elkar ezagutu dute. Meritu handikotzat dute hainbeste familia elkartzea eta badakite dena egiteko dutela.

Azkenak
2018-01-22 | Miren Osa Galdona
Emakumeen Martxa AEBn: aurten ere emakumeak kalera atera dira matxismoari planto egitera

Lehengo urtean egin zuten bezala, aurten ere milaka emakumek manifestazioak antolatu dituzte AEBtako hiriburu garrantzitsuenetan, indarkeria matxistaz nazkatuta daudela esan eta Trumpen politikak arbuiatzeko. 2018an egingo diren legegintza hauteskundeei begira, emakumeek politikan hitza hartzeko martxa mugarria izatea nahi dute antolatzaileek.


2018-01-22 | Andoni Mikelarena
Turkiako armadak Kurdistango Afrin hiria eraso eta hamazazpi zibil hil ditu

Larunbatean hasi zuen Turkiako Gobernuak Siriako lurraldean dagoen Kurdistango Afrin hiriaren aurkako erasoa. Estatu Islamikoaren aurka borrokan ari diren YPGn aurkako operazioa dela adierazi Turkiako Gobernuak.


"Neskek zein mutilek, dantza guztiak egiteko aukerak izan dituzte"

Belaunaldi berria, nobedade historikoarekin estreinatu da. "Bakixako jaietan belaunaldi ezberdina estreinatu da, neskek zein mutilek, dantza guztiak egiteko aukerak izan dituzte" adierazi du Olatz Plazaola Iurretako Mikel Deuna dantza taldeko kideak. 


2018-01-22 | Andrea Zubozki
Rockari kolpe bat buruan

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Festan Kaskezur taldeak emandako kontzertuaren kronika. Urtarrilaren 20an, Ainize Monjolosen.

Kaskezur taldearen hurrengo kontzertuak: urtarrilaren 27an Elizondon; otsailaren 16an Larrabetzun; otsailaren 17an Sopelan; otsailaren 23an Hondarribian; martxoaren 16an Bilbon; martxoaren 23an Gasteizen...


2018-01-22 | ARGIA
Bretainiako ZADera brigada antolatu dute martxorako

Euskal Herria Zadista elkarteak jakinarazi du ZADera brigada antolatzen ari direla. Martxoaren 24ean hasi eta apirilaren 1ean amaituko da "elkartasun eta topaketa brigada".


2018-01-22 | Andoni Mikelarena
Cabacas auziko aurreneko epaiketa, GARA eta Goirizelaiaren aurkakoa

Urtarrilaren 24an hasiko da Cabacas auziko aurreneko epaiketa. Akusatuen aulkian Gara egunkaria eta Jone Goirizelaia abokatua eseriko dira, “Ugarteko” polizia operazioko buruak jarritako salaketaren harira.


2018-01-22 | ARGIA
Egiptoko ekintzaile batek 2011ko altxamenduaren ehunka orduko bideo-artxiboa sareratu du

2011ean ehunka milaka lagun kalera atera zituen altxamendua dokumentatu zuen ekintzaile batek bere materiala sareratu du. Ehunka orduko artxiboa sarean kontsultagai dago, Democracy Now gunean jaso dutenez.


2018-01-22 | Ainhoa Azurmendi
Sagardo denboraldiaren irekiera

Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean sustatzen genuenean. Eta oraindik ere elkarrekin sagardotegira joateko usadioa mantentzen dugu. Halaber, ezagutzen ditut sagardoa eta sagardotegia oso gustuko duten emakume arraunlariak, futbolariak, judokak, pilotariak,... [+]


2018-01-22 | Miren Osa Galdona
Elkarretaratzea egin dute Santurtzin azken sexu erasoa salatzeko

Pasa den ostegunean emakume batek salatu zuen sexu erasoa gaitzetsi dute Santurtziko bizilagunek Udaletxe aurrean. “Erasorik ez erantzunik gabe” lelopean, emakumeek aske izateko duten eskubidea aldarrikatu dute beste behin. 


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude