‘Fracking’ gasa dator, erregai fosil zikin eta suntsitzailea

  • Komunikabide handi batzuek saldu dutenez, teknologia berriei esker orain arte baino gas natural askoz gehiago edukiko dugu erregai. “Iraultza isila” ei dakar. Aldiz, gas “berri” hori idokitzen ari diren lekuetan ikasi dute gas berria eskuratzea ez dela batere merkea, ez garbia... eta ez isila. Liskarrak eragingo ditu gure inguruan laster.
Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2011eko urtarrilak 16
net hurbil
Ikasi hitz berri hau: fracking. Ez duzu hiztegian aurkituko. Aldiz, Wikipedian esplikatuko dizute hydraulic fracturing (urez haustea edo apurketa hidraulikoa) kontzeptuaren laburdura dela. Fracking entzun eta irakurriko dugu sarritan gaurgero. Hasteko, munduaren martxa esplikatzen duten hedabide nagusiek erabaki dutelako frackinga dagoenekoz “iraultza isila” eragiten ari dela.

El Pais egunkariak orri biz saritu berri du aurkikuntza: Santiago Carcar kazetariak sinatutako kronikak Una revolución a todo gas darama lerroburu.

Iraultza baino gutxiago ez litzateke, egia osoa balitz lehen paragrafoan iragarri duena. “Munduko gas inportatzaileetan lehenak, AEB, laster esportatzaile izango dira; Boliviako gasaren mende bizi den Argentinak di-da batean erreserbak bikoiztu egin dituela dio; gas naturalaren prezioak hasi dira petrolioarenetik bereizi eta jaisten (...). Gutxitan ikusi da halako aldaketa handirik negozio batean, eta gutxitan entzun da hain kontserbadorea den petrolioaren industriako buruzagi bat aipatzen ‘iraultza’. BPko Tony Haywardek ‘iraultza isila’ deitu dio gasaren negozioan gertatzen ari denari”.

Teknologien aurrerapenak ekarri omen du jauzia. Lehen eskuraezina zen gasa orain usatu genezake. Eskistoetan, harea bituminosoetan eta ikatzetan datzan gasaz ari dira, gas ez ohikoaz. Orain Exxon, BP, ENI, Sheel edo Statoil bezalako konpainiak milaka milioi ari dira inbertitzen balizko gas hobietan, teknika berriekin posible omen delako hura ateratzea.

“Teknika berriak” gutxi zehaztu ditu Carcarrek El Paisen, agian saldu dioten mirariaren distirak txunditurik. “Teknika oso berriekin (horizontalean zulatzea, ura eta produktu kimikoak presiopean injektatzea da frackinga) apurtu eta zukututakoan harkaitzak altxorra askatzen du: eskuragarriena zen hidrokarburoa ahitu zen lekuan gas berria ateratzen da. Hobi agortuak, hilak, gaztetu egiten dira”. Teknikaren mirakulua.

Geopolitikan ere izango omen du eragina iraultza honek. AEBek mende baterako erreserbak dauzkatela diote. Eta Europan, loteria egokitu bide zaie Poloniari, Suediari, Alemaniari, Hungariari eta Austriari, akaso Frantziari ere bai. Espainian Ebro ibarrean eta Pirinioetan ari omen dira lehen ahaleginak egiten.

Herrialde erregai saltzaileen eta erosleen arteko harremanak laster alda litezke, konpainia handi horiek uste dutenez. Errusia batek Europako ipar eta erdi aldeetara gasa esportatzen daukan nagusitasuna hein batean galdu omen lezake. Afrikako iparraldetik eta Persiar golkotik gasa Europaratzeko azpiegituretako inbertsioak gelditu. Sonatrachen eta Gas Natural Fenosaren arteko liskarra bideratu ezinean dabilen Espainiari AEBetan irekitzen zaio orain gas iturri berria. Eta dena, omen, ugaria, merkea eta petrolioa zein ikatza baino garbiagoa litzatekeen fracking gasari esker. Borobilegia ez ote egia izateko?

Txikizioak lana dakar

The Ecologist hilabetekari klasikoak azaroaren 30ean eskaini zuen fracking gasaren lorpen liluragarrien ifrentzua. Jim Wickens ibili da AEBetan gas berria ekoizten duten lurraldeetan, eta panorama beltza aurkitu zuen. Ikusitakoa bildu duen erreportajeari izenburuan ipini dio “AEBetan gas naturalaren bilaketak kutsadura eta gizarte barruko liskarrak ekarri ditu”.

Pennsylvanian ibili da nagusiki, hango Marcellus Shale izeneko eskualde arbeldunean ari baitira konpainia handiak, Halliburton erraldoia buru, zundaketa eta zulaketa zoroan.

Konpainietako buruek aho batez deklaratu diote Jainkoaren oparia egokitu zaiola Pennsylvanian langabezia eta txirotasunez hiltzen ari zen eskualdeari. Erregaiz hain urri dabiltzan AEBei gogotik lagunduko zaie hemendik, urtean 3.000-4.000 zulo berri eginez muino eta ordokietan.

Milaka gas iturri berri horietakoren bat edo batzuk ondoan suertatu zaizkien herritarrak bisitatu ditu gero Wiceknsek. Eta oso bestelako gauzak entzun dizkie.

Aurkitu ditu baserritarrak 2009a arte nahi adina ur zutenak etxerako bezala aziendentzako, orain botiletako ura kontsumitzera behartuak, bertako iturrietakoa erabili ezina delako: kolore zikina, usain latza... zundaketengatik inguru osoa kutsatu diete. Gainera, zulaketa etxe ondoan edo azpian tokatu zaionak, makinen dardara nozitu behar du gau eta egun.

Inguruetan kamioi handien joan etorria etenik gabea da. Makinez gain ura eta produktu kimikoak garraiatu behar dituzte. Fracking kontzeptuak harkaitza apurtzea esan nahi du, birrintzea, eta horretarako zundaketan ari diren mekanikek presiopean ura eta produktu kimikoak sartzen dituzte, harria lehertarazi eta gasa askatzeko.

Uraz gain zein produktu ordea? Inork ez daki. Halliburton eta beste konpainia handiek lortu dute sekretuan edukitzea orain arte, horretarako zanpatuz adierazpen askatasunaren, jakien segurtasunaren eta ingurumenaren aldeko gainerako legeak. “Sartzen den uraren %1 baino ez dira kimikoak”, adierazi du industriaren bozeramaile batek. Beste teknikari batek, ordea, The Ecologisti kalkulatu dio iturri bakoitzean 22 metro kubiko gai kimiko erabiltzen dela. Horrek esplikatzen du inguruko kutsadura, nekazaritza eta etxe bakan askotan bizitza bera ere ezinezko bihurtu dituena.

Kutsadura kimikoaz gain, etxe askotan erradiaktiboa nozitzen dute, zorupeko harkaitzak birrintzeak hori eragiten baitu, mineralak horretarako joera duenean. Kamioitzarren trafiko handia, ateratako harriekin egindako betelanak... eskualdeko bizimodua arras aldatu da.

Herritar batzuek oztopatu nahi izan dute beren lurrean horrelakorik egitea. Eskubiderik gabe aurkitu dira. AEBetako legediak baimentzen du zoru azpiko lurra saldu eta erostea eta etxalde bat bere larre, iturri eta zuhaitzekin erosi zuten asko aurkitu dira oharkabean 20 metro beherago dagoen guztia Txinako edo Australiako konpainia batena dela. Hori gutxi balitz, Estatuak hala erabaki duenean, desjabetu egin dituzte zundaketak egiteko.

Baina osasunak edo ingurumenak jasaten dituen kalteez herritar batzuk dira bereziki minbera. Beste askok nahiago diote begiratu frackingak eskualdeari ekarri dion onurari. Ostatuak beteta omen daude, komertzioak ere bai, kamioilariek lana daukate.
Peoitzan badira lanpostuak... eta Pennsylvaniako eskualde hau lazki ari da nozitzen XXI. mendeko krisitzarra.

The Ecologisteko kazetaria John Trallorekin ari zen solasean. Fracking gasaren kontrako mugimenduaren buruetakoa da. Kamioi bat pasatu da mantso etxe aurretik, gidaria biei begira zetorren, leihotik eskua atera du eta tiro egiteko keinua egin die.
Kanal honetan artxibatua: Frackingaren arriskua

Frackingaren arriskua kanaletik interesatuko zaizu...
Dakotako oliobidearen eraikitzea gelditu dute, protestei esker

Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban hilabeteak daramatzate protestan, AEBetako estatu horretatik Illinoiseraino eraikitzen ari diren Dakota Access petrolio-hodiaren kontra. Protesten eraginez, proiektua bukatzeko baimena ukatu dute igandean ingeniariek, The Guardian-en irakur daitekeenez.


Estitxu Villamor
"Eredu energetikoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, bide okerretik goazela ohartarazteko"

Araban, Subillako putzuan hasiriko proiektuari aurre egiteko Berriztu! taldea sortu da. Ingurumenean eta gizartean gasa ateratzeko zulaketek izan ditzaketen ondorioak ezagutaraztea eta proiektu horiek geldiarazteko presio egitea dituzte helburu.


Standing Rocken ez dute etsi, 'Dakota Access' oliobidea kasik bukatu dieten arren

AEB osotik bildu dira hilabeteotan aktibistak Ipar Dakotako Standing Rockera, indioen erreserba zeharkatzen duen petrolio-hodiaren lanak gelditu nahian, Jatorrizko Amerikarren 300 tribuk sustatuta. 400 ekintzailez goiti atxilotu ditu poliziak udaz geroztik, horietatik 142 urriaren 27an, polizia federalaren eraso bortitz eta guzti. Barack Obamak berak esku hartu behar izan du negoziaketarako hilabeteko geldialdia eskatzeko, hauteskunde kanpaina zela-eta seguruenik. Hona gatazkaren zenbait gako.


2016-10-18 | Hala Bedi
"Ezin da onartu Eusko Jaurlaritzak frackingari diru publikoko milioika euro ematea"
MULTIMEDIA - erreportajea

Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subilla Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko asmoa izan duen leku berean.

Fracking Ez

...

Frackingaren aurkako EAEko legearen behin-behineko debekua kendu dute

EAEko legebiltzarrak 2015. urtean onartu zuen frackinga eragozten duen legea. Espainiako Gobernuak helegitea jarri zion joan den maiatzean, eta hori aintzat hartuta, Konstituzio Auzitegiak legea bertan behera utzi zuen behin-behinean.


2016-10-05 | Unai Brea
Subilla Gasteizen ireki nahi duten gas putzua dela-eta kezka agertu du Fracking Ez plataformak

Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subilla Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko asmoa izan duen leku berean.


2016-07-31 | Unai Brea
Alfons Prez, energia politiken ikertzailea:
"Argi dago gasak eragotzi egiten duela berriztagarrietan inbertitzea"

Kataluniako Observatori del Deute en la Globalització zentroko ikertzaile-aktibista da Alfons Pérez ingeniari teknikoa. Energi Burujabetzaren aldeko Sarean ere badabil.  2015ean ezagutu genuen, Gasteizko Frackanpadan. Han, Pérezek azpimarratu zuen frackingaz hitz egitean betiere gogoan izan beharko liratekeela hainbesteko oihartzuna ez duten beste proiektu mota batzuk: gasa, lehorrez bezala itsasoz, garraiatzeko azpiegiturak. Gaiaz solas egin dugu, ia urtebete geroago.


2016-07-19 | Unai Brea
Frackingaren alde jardutea leporatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari, "kontrakoa esan arren"

“Lakua gezurretan ari da hastura hidraulikoari uko egiten diola esaten duenean”, EH Bilduren ustez. Dani Maeztu koalizioko legebiltzarkideak prentsaurrekoan erakutsitako txosten batean ageri denez, hidrokarburoak ikertu eta ustiatzeko sozietate publikoak (SHESA) frackingaren segurtasuna eta beharra defendatzen ditu.


Hidrokarburoak bilatzeko baimenari uko egin dio BNK enpresak Burgosen

“Ziurgabetasun politiko eta legala” tarteko hartutako erabakia dela argudiatu du enpresak. Ekologistak Martxan taldearen iritziz, “herritarren aurkaritzak” geldiarazi du proiektua.


2016-05-22 | Jaizki Fontaneda
Frackaman vs Kaaeman

Gasteiz, maiatzaren 13ko iluntzea. Ezkerrean, Frackaman, zulatzaileen ordezkaria, Espainiako Konstituzio Auzitegiak EAEn frackingari aukerak zeharo murrizten zizkion legea bertan behera utzi izanaz pozarren. Eskuinean, berriz, Kañaeman, beren sinaduraz lege hori bultzatu zuten 103.000 herritarren izenean. Fracking Ez plataformak “borrokaldi” umoretsu honen bidez salatu zuen Espainiako Gobernuak “herri burujabetzari egindako erasoa”.


2016-05-12 | ARGIA
Frackingari ezetz esateko deialdi bikoitza asteburuan, Gasteizen eta Azpeitian

Fracking Ez plataformak bi hitzordutarako deia egin du: bata Araban eta bestea Gipuzkoan, datorren astebururako. Bi kasuetan, EAEn haustura hidraulikoa arautzen duen legea behin-behinean bertan behera geratu izanak edukiko du protagonismoa.


2016-05-05 | Unai Brea
Eusko Legebiltzarra, frackingaren aurka ia aho batez

EAEn frackinga eragozten duen legea bertan behera geratu arren, Jaurlaritzak bere esku dauka teknika horren bidezko hidrokarburo esplorazioa eta ustiapena (egingo balitz) geldiaraztea neurri handi batean, helburu horrekin EAEn emanda duden baimen-eremu gehienetan –denetan, batean izan ezik– SHESA sozietate publikoa baita parte hartzen duten enpresetako bat. Bestela esanda, Jaurlaritza bera.


2016-05-03 | Unai Brea
EAEko frackingaren legea baliogabetu du Espainiako Konstituzio Auzitegiak

Konstituzio Auzitegiak aintzat hartu du Espainiako Gobernuak EAEko frackingaren legeari aurkeztutako helegitea, eta ondorioz behin-behinean bertan behera utzi ditu, erabaki irmoa hartu arte, lege horren 3. eta 5. artikuluak, hala nola 2. eta 6. artikuluen zati bana. Hala jakinarazi du Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. Jaurlaritzak hamabost eguneko epea izango du erabakiaren aurkako alegazioak aurkezteko. Erkorekak iragarri du duenez, legea ez baliogabetzea eskatuko dio Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegiari.


2016-04-26 | Lander Arbelaitz
Ibaia sutan Australian frackingaren erruz

Lurpeko gasa erauzteko fracking teknikaren arriskuez ohartarazteko, Australiako Alderdi Berdeko diputatu Jeremy Buckinghamek ibaiak su nola hartzen duen grabatu du.


2016-04-26 | Unai Brea
Kataluniako fracking legea bertan behera; EAEkoa hurrena?

Espainiako Gobernuak ipinitako helegitea aintzat hartuta, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du haustura hidraulikoari (fracking) buruzko Kataluniako legea. Beste autonomia erkidego batzuen kasuetan bezala, estatuari baizik ez dagozkion eskumenak bereganatu nahi izatea egotzi dio Auzitegiak legeari. EAEn frackinga oztopatzen duen legearen aurka helegitea jartzeko espainiar gobernuak erabilitako argudio bera da.


2016-04-22 | Unai Brea
Baimena eman diote Repsoli Kanadan frackinga erabiltzen jarraitzeko, urtarrilean lurrikara bat eragin eta gero

Repsol konpainia espainiarraren adar kanadarrak agintarien baimena jaso du haustura hidraulikoa erabiltzeari berriz ekiteko, urtarrilaren 12an teknika horrek eragindako lurrikara bat izan eta gero Alberta estatuan.


Eusko Jaurlaritzari deia, frackingari ateak ez irekitzeko ekintza plan bat egin dezan

 

Eusko Legebiltzarrak onartutako Fracking Ez legeari helegitea jarri dio Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean. Fracking ez plataformak horren arriskuez ohartarazi du.


2016-04-08 | Unai Brea
EAEko frackingaren aurkako legeari helegitea jarriko dio Espainiako Gobernuak

Espainiako Ministro Kontseiluak haustura hidraulikoa oztopatzen duen EAEko legeari helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Gobernuaren esanetan, Gasteizko Legebiltzarrak 2015eko ekainean onartutako legea ez da Espainiako Konstituzioarekin bateragarria, “meatzaritzari eta energiari buruzko Estatuaren oinarrizko araudia urratzen baitu”.


2016-03-29 | Unai Brea
Frackinga debekatzeko eskatuko dio Espainiako Kongresuak Gobernuari

Espainiako Estatuan haustura hidraulikoa debeka dadin eskatzeko legez besteko proposamen bat onartu du Diputatuen Kongresuko Industria, Energia eta Turismo Batzordeak. ERCk aurkeztu du ekimena, eta haren alde egin dute PSOEk, Podemosek, EAJk, eta DiLek. PPk eta Foro Asturiasek aurka bozkatu dute, eta Ciudadanos abstenitu da.


2015-11-27 | Unai Brea
Frackingarekin lotutako proiektuak EAEko aurrekontu proposamenetik kanpo

Eusko Jaurlaritzak 2016rako aurrekontu proiektutik ezabatu du SHESA enpresa publikoak Burgos iparraldean, Angosto-1 izeneko baimen-eremuan, egin gura dituen hidrokarburo esplorazioaren aipamena. Hala, hidrokarburo ez-konbentzionalak aurkitzea espero den eremu guztietan datorren urtean lanik egingo ez dela aditzera eman du Lakuak, egun batzuk lehenago Enara Handia eremuari buruzko aipamena ere kendu eta gero –eremu horri dagozkio Subilla Gasteizen egitekoak ziren zundaketak– .

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude