Emeki zerri

  • Marie Darrieussecq (itzul.: Joxan Elosaegi) ::Ahardikeriak

    Alberdania

    prezioa ::15€

Ahardikeriak
Hizkuntzak ematen badio literaturari nongotartasuna, Marie Darrieussecq, bistan da, ez da euskal literatura. Aitzitik, euskarak hartzen duen geografiaren baitan sortua baitugu, Euskal Herriko idazletzat har genezake lasai antzean Baionan jaiotakoa. Hartara, eta estatistikarako, hemen aletu nahi dugun Ahardikeriak hau litzateke inoiz gehien saldutako euskal, ezen ez euskarazko, literatur lana. Milioitik gora ale, hogeita hamarretik gora hizkuntzatan (Joxan Elosegik, egoki oso, gurean). Paraliteraturarekin amaitzeko, esan dezagun, bestelako idazle euskal herritarrekin alderatuta zortea-edo izan duela, beste bi eleberri ere badituela euskaraz, Tom hil da eta Herria. Detailea ahaztu gabe: frantsesez idazten duen euskal herritarra dugu Darrieussecq.

Harira: tamainako arrakasta lortu zuen eleberriak emazte bat du protagonista, ahardi bilakatzen doana, emeki zerri. Metamorfosiaren ideia ez gutxi landua da, bai, lurrin-denda bateko langileak, joan etorrian, gaztaina-ezkurrez beteriko zelai zabal gozo batean bukatzeraino. Tartean baina, bezeroen apetak ase beharko ditu, ez disgustura, nagusi, senargaiarenak, kiloak hartzen joango da, ugatzak, tonu arroxka bat azalean. Eta istorioak hamaika ditu, hola-hala idatzian jarriko dituenak, aitormen gisara, zerri idazkera betean, eta idazkera zerri askoan.

Hemen marrazten direnen artean bik ematen dute atentzioa, besteren ondotik: batetik emaztearen egoerak, bestetik gizartearenak. Hasteko, gauzak garbi, halakoxea da hemengo emea: “Katearen zuzendariak eskuineko bularra zuen alde batean, eta kontratua bestean”. Eta jardun erdiko lanaldia du gutxieneko soldataren ia erdia jasota, basa da zibilizazioa, itxurakeriak blaitzen du dena, politikoek bezperako arrainaren usaina dute, beltzak apenas dabiltza kalean. Emazteak eta gizarteak, biek ala biek dute, geurea izan gabe, geure egunerokoarekin antza izugarrizkoa. Ai, baina umorea, batez ere umorea, eleberria hasi-buka zipriztintzen duena, ez polita, politikoki okerra, tarteka ateratzen dizu ez barrea, irriño gaizto bat, begian sartzen dizu hatza, eta egiten du ondo atsegin irakurketa ustez xaloa.

Ez da hau, nire uste makalean, Darrieussecqen lanik onena, luze gabe euskaraz dituen beste biek gainditzen dutela iruditzen zait. Baina beste bi horiek ez duten bertute bat du honek, irribarreaz gainera: interpretaziorako tarte zabala uzten duela, ateak zabalik, literatura onaren seinale omen dena.

ASTEKARIA
2011ko urtarrilaren 16a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude