Bellissimoa

  • 2006 urtean Maialen Lujanbiok, Judith Monterok eta Xabier Erkiziak Ornitorrinkus sortu zutenean, animalia-proiektu koxkor berezi baten aurrean aurkitu ziren. Freak antzeko bat. Errima oinak, enborra klasikoa eta Eustakio tronpa itxurazko soina zuena. Hiru gurasoek amodioz hezi zuten etorri berria, eder eta bixkor. Baldin eta hala, orduan tira.
Ornitorrinkus
“Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena” (www.ornitorrinkus.org webgunetik)

Jaio bezain pronto, egitasmo freak hau emankorra izan zen. Jendaurreko saioak egiten hasi zen, non ahotsarekin, saxoekin, soinuak, argiak eta jendeari emandako partiturekin jolasten zuen, Iñigo Telletxea eta Ibai Gogorzarekin batera. Saio hauez gain grabazioak, idatzitako testuak eta pieza ugari egiten eta biltzen hasi ziren. (Ikus Zehar Aldizkaria 65 . alea eta Gatza-k argitaratutako Lancemos Irresponsables, Los Dados poesia CDa, TITA/18).

Laugarren urtea beteta, oraingoan Ornitorrinkus egitasmoak aurkezten duena, “lehen lan luzea da”. “Proiektuaren hastapenetatik osatu eta landutako hainbat ariketa, musika edo kanta (norberaren gustuen arabera) biltzen ditu”.

CDak dauzkan grabatutako 12 pieza hauetan, dinamika akustiko oso bizia dago. Mix soinu nahasketa fina eta elegantea, eta aldi berean gordina eta ausarta. Maialenen ahotsa urruti eta soinu paisaia batean murgilduta entzungo dugu pieza batean, exotiko eta erakargarri. Erabat present eta aurre-aurrean beste batean. Ala saxoekin testura bat osatuz.
Judith Monterok ornitorrinkoari gogoz puztu egiten dio. Saxo soinu aberatsez hornitu gorputza. Fita edo mihiarekin egindako soinu polifonikoak batzutan, atake bortitzekoak bestetan. Erregistro ezberdineko saxoekin sonoritate sendoa, melisma mikrotonalak, testurak eta dinamika konplexuak tartekatuz.

Lujanbiok sailka ezin animaliari ematen dio ahotsa (italianoz animalien ahotsei verso esaten zaie), errima-oinak zabaldu eta kantuka masajeatzen dizkio. Ornitorrinkoa bera bilakatzen ari denaren ideia bildu eta off hizioa eman. Hitza solastuz eta doinutuz.

Xabier Erkiziak, Eustakioren tronpa, tranpa bezala ulertzen du, jolasaren gogoa pizten dio proiektuari, zarata gozoz eta bidegurutze akustikoz josiz eta jantziz.

Pausa izango da hirukotearen kola. Nabarmena da Judith, Xabi eta Maialenek duten pausarako jarrera aktiboa. Haien arteko konbinazioak lortzeko behar dituzten isiltasunak. Musikaren barruraino eramango duten diskrezio dotorea. Norberaren izaera mantendu ordez, beste bien ekarpenekin kolokan ipini. Honela saxoaren phonema bat elektronikak jaso eta biderkatu egingo du. Edota hitzak, zaraten eta isil-tarteen presentzia argituko du. Eta denon artean espazio akustikoa sintetizatuko dute.
Grabazioak ez dira erraz utziko sailkatzen eta piezaz pieza zure ustea ezustera bideratuko dute, musikaren zirrara. 
CDaz gain, liburu poster tolestua. Joseba Sarrionandia, Ixiar Rozas, Xabier Erkizia, Jakoba Errekondo eta Maialen Lujanbioren testuak zenbait piezatan oinarritzen dira. Eta horiek guztiak Jose Belmonte marrazkilariak banan bana ilustratuak.

Objektu disko liburua, Ornitorrinkusen webgunean, Lanku bertso zerbitzuan eta Arto-artian “musika txikien katalogoan”  eskuratu ahal izango duzue.
Disko-liburu-poster maitagarria, bellissimoa.

ASTEKARIA
2011ko urtarrilaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude