argia.eus
INPRIMATU
Maskara erromatar bakana saldu dute enkantean
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2011ko urtarrilaren 04a
maskara oso bakana
Crosby Garrett kaskoa brontzeko maskara erromatar baliotsua da eta duela aste batzuk enkantean saldu zuten Londresen. Pieza Cumbrian (Ingalaterra) aurkitu zuten, metal detektagailu baten laguntzaz, eta K.o. I. edo II. mendekoa da, datazioen arabera. Maskara erromatar ugari aurkitu izan dira baina, azken 250 urtetan, buru osoa estaltzen duten hiru besterik ez dituzte topatu, saldu berri den hau barne.

Horrenbestez, 2,3 libra esterlinaren truke, altxor bakana esku pribatuetan dago orain, aditu gehienen iritziz ondareak publikoa izan beharko lukeen arren.