argia.eus
INPRIMATU
Hamasei solairuko hotela eraiki dute astebete eskasean
Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko urtarrilaren 04a
Txinara goaz berriz. Hango Hunan probintziako Txangsha hirian hamasei solairu, 50 metroko altuera eta teilatuan heliportua duen hotela eraiki zuten bost egun eta hamasei ordutan. Proiektuaren diseinua Broad Sustainable Building izeneko bulego tekniko txinatarrak egin du.

Egitura metalikoa du hotelak, eta bederatzi graduko lurrikarak jasateko ahalmena izateaz gain, porlanezko eraikinek baino ezaugarri hobeak ditu energia-kontsumo eta zaratari dagokienez.

Ezaugarriok a priori onak baldin badira ere, erabileraren poderioz eraikinak nola eboluzionatuko duen jakiteke dago oraindik.