Denak katu, nork bere kale

  • Irati Jimenez :: Atsekabe zaitut

    Txalaparta

    orrialdeak ::110

    prezioa ::16€

Katu Kale asko dago, gizaki bezainbeste. Izan ere Katu Kale begirada da, mundua perzibitzeko sentsibilitate berezia, eta begirada gizakiari lotzen zaion zer bat, barrukoa eta pertsonala. Bi dira, ene ustez, gizakiaren moldea osatzen duten alderdiak, etengabe gatazkan: aparientzia edo “argitasuna” eta barruko prozesioa deritzodana, norberarena, zenbaitetan beldurgarria, iluna, Katu Kale.

Erdi katu eta erdi gizon-emakume den gizakia dugu, Irati Jimenezen Atsekabe zaitut eleberriaren protagonista. Nor? Edonor. Izenik gabeko eta beraz, izan zehatzik gabeko pertsonaiak, fantasia eta errealitatearen arteko nahasketa, espazioen tratamendua, gizakiaren bi alderdi gatazkatsu horien ispilu bilakatu dira.

Eme aldatu da baina Hamarrek oraindik ez daki. Lagun minak dira, hain min, haginka egiten diotela elkarri. Biak erdi katu eta erdi gizaki, jendearengan dagoen berezko atsekabea piztean lan egiten dute. Bilbo distiratsu eta itxuraz zoriontsu baten parte dira, baina Bilbok gizakia bezala, badu bere alde ilun-ezkutua: “Ahanztura, Doluminak, Amorrua (...) Katu Kale leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan haziak” (79. orrialdean). Mundu horrek ito egiten du Eme, ez daki zer duen. Aldatzen ari da baina ez daki zergatik, eta itolarri horren lekuko bilakatzen gaitu. Prozesu horretan, irakurle gizon-emakumeak katutasuna (gizatasuna, agian?) bereganatzen du. Zoriontsu izan nahi dugula konturatzen gara baina horretarako atsekabearen beharra dugu, gaur maitatu eta bihar gorrotatu egiten dugun bezala. Zergatik? Batek daki. Horra giza-bizitzaren zentzu tragikoa. Sentimendu antagonikoak dira, bai, baina ez derrigor erabat bateraezinak. Biekin elkarbizitzen ikasi beharra dugu aurrera egiteko, aldatzeko, izana eraikiz joateko.
Baina aldaketak iluntasunak bezala beldur ematen du, horregatik batzuek argiz beteriko kaleak nahiago dituzte. Hala ere, gizakia argiz zein iluntasunez osatuta dago, eta bide distiratsuenean katu bat izango du zain, zoriontsu izateko sufritzen ikasi behar dela gogoraraziko diona.

Nahi ala ez, denak gara katu, baina norberak hautatu egiten du zein kale nahiago duen. Horietarik bat aparientziaz zoriontsua da, bestea misterioa da oraindik: ongi etorri bizitzara.

Ezin amaitu Iratz Iriarte, eleberriaren ilustrazioen egilea, zoriondu gabe, miseria hain modu ederrean marrazten jakin izanagatik.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude