Abiada hartzen hasteko

abiadura handiko trena
POBREZIA ERLATIBOA (Wikipediaren arabera): “Garapen bidean dagoen gizarte batean, adibidez, bizitzeko ‘beharrezko’ produktuak janaria eta jantzi batzuk besterik ez dira; garatutako herrialdeetan, berriz, ‘beharrezko’ gauzen artean hilean behin ateratzea edo Gabonetako opariak daude. Bizitzeko behar denaren kontzeptua, eta ondorioz pobreziaren kontzeptu hau, erlatibo da, bizi garen gizartearen araberakoa”.


Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera, bost pertsonatik bat bizi da egoera horretan, %20tik gora. EAEn kopurua %9,4koa da eta Nafarroan %7,4koa. Baina ezaguna da egungo egoera okerragoa dela, INEren inkesta hau 2009an egin baitzen, eta 2008ko diru-sarrerekin. Denok dakigu, gizarteko eremu zabalentzat, 2008tik ona bizimaila biziki kaskartu dela. Ez dago zalantzarik, hemendik urtebete edo bira, oraingo diru sarrerek behera egingo dute jende askorentzat. Oraintsu, adibidez, iraupen luzeko milioi erdi langabetu 425 euroko laguntzarik gabe utzi du Espainiako Gobernuak. Hego Euskal Herriko pobrezia erlatiboaren datuak Estatu osoko onenak dira, baina hauek ere handituz jarraituko dute, egoera ekonomiko-sozialak okerrera jarraituko duelako.

Norbera ekonomialaria izan gabe akaso ausarta da aurrera begirako halako aurreikuspen gaiztoak egiten aritzea, baina bizi diren garaiekin eta adierazle ekonomiko eta politikoak elkar gurutzatuz, ausartagoa aurreikuspen onak egitea da, baita ekonomialaria izanda ere.

Kontua da egoerari aurre egin nahian, gure gobernuek errezeta neoliberalekin ase nahi dituztela finantza merkatuak eta sakrifizioaren aldarean jartzen ari direla ongizate gizartearen zutoin sakratuetako batzuk. Noiz arte? Hor dago gakoa, inork ez dakiela zenbateko sakrifizioa beharko duten diruaren jainkoek. Istilu eta protesta ugariren ondoren, Frantzian udazkenean onartu zen erretreten erreforma. Espainian hilaren bukaeran onartuko da, nekez pentsa baitaiteke gizarte mailan dagoen mobilizazio ahalmenarekin PSOEren erreforma berri hau gerarazi daitekeenik. Orain arteko lan erreformaren bidetik, EAJk bere abstentzioarekin –edo onarpenarekin– aurrerabidea emango dio eta listo.

Eta horrexegatik, hain zuzen, 27ko greba orokorrerako deialdia zentzuz betea da, jakinik tren hori gerarazteko baldintzarik ez dagoela, entzun dadila protesta ahalik eta ozenen eta balio dezala krisiaz hitz egiteko, nola iritsi garen honaino finantza kapitalaren aginduz, eta nola ez dagoen irtenbide duinik bide beretik. Denak adierazten du garai latzak datozela eta horiek klabe askoz sakonagoekin bideratu beharko dira, eta protestek balio behar dute baita ere norabide berri hori elikatzeko. Elkartasuna, banaketa, kontsumo aldaketa, deshazkundea... horiek dira bultzatu beharreko uholde berriak. Eta batez ere behingoz lortzeko desarroilismora bideratzen den diruaren zatirik handiena ikerketara bidera dadila, hori bai, ikerketa lerroaren oinarria aldatuz: “ea gutxiagorekin nola hobeto bizi”, hori da mendebaldeko gizarte eredu honek bideratzeke duen ikasgairik nagusiena.

Gero eta gehiago entzuten da petrolioaren gailurraren gaia, eta apurka joango da zehaztuz gainera. Oraindik ez da gizarteratu energiaren krisia nola kateatuko zaion egun bizi dugun krisiari, baina hori ere badator edo gurean da jada. Horregatik, 27ko greban ezin gara pentsioei begira bakarrik geratu, eredu oso bat da dantzan dagoena... Marrazoek norantz tiratuko duten garbi dago. Justizia soziala, banaketa, elkartasuna, desazkundea eta oreka ekologikoan sinesten dugunok beste norabidean egin beharko dugu. Ez dago beste erremediorik. Zer hobea urtea egiazko bizitza ariketekin hastea baino?

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude