argia.eus
INPRIMATU
“Jakin” aldizkariaren 180. zenbakia
  • Batzuen artean ::Jakin 180

    Jakin

    orrialdeak ::136

    prezioa ::12€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2010ko abenduaren 26a
jakin 180
Joseba Intxaustiri elkarrizketa luzea egin dio Imanol Muruak Jakin aldizkariaren azken zenbakian. Euskararen historia sozialaren ikertzailea da Intxausti, urte luzetan jarduna da euskararen aldeko lanean eta ez dira ahaztekoak gaztetan Jakinen orrialdeetatik, garbizalekeriari nola egin zion aurre. Gainera, Julen Zabalok, Ilune Basterrak, Iker Iraolak eta Txoli Mateosek 1950-1980ko hamarkadetako etorkinen integrazio moduak Hego Euskal Herrian artikulua sinatu dute. Eta, noski, Egunen Gurpilean sailean ohiko kolaboratzaileen artikuluak topa daitezke literaturaz, soziolinguistikaz, arteaz eta zientziaz.