Emankorra da itsasoa, baina traktorea sartu eta landu behar zenik ez nuen asko uste! Traktorea ur gazitan leporaino sartu eta atzeko are zabala hondoratu. Zertarako, ordea? Belarretan ari da, itsas-belarretan, gorbeletan. Gorbelak edo algak honela jaso eta ateratzen dituzte Asturiesen. Itsas biziko egunetan izaten omen dute uzta oparoena.