Florentziako Ufizzi Galeriako sei margolan erabateko zehaztasunez, milimetro ehunenekoetan ere, azter daitezke 
www.haltadefinizione.com webgunean. Italiako Kultura Ondare Ministerioak museo horretako lan guztiak digitalizatzeko asmoa du, baina oraingoz dozena erdi besterik ez dituzte sarean, besteak beste, Botticelliren 
Venusen eta Udaberriaren jaiotza (eskuinean), Leonardo Da Vinciren 
Deikundea eta Caravaggioren 
Bako. 2011ko urtarrilaren 29ra bitartean  egongo da obra horiek doan ikusteko aukera.