Elkar argitaletxeak Eztabaida sailean publikatu du Ignazio Aiestaranek idatzitako Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik. XX. mendeko ikurretako bat hartzen du Aiestaranek ardatz gisa: totalitarismoaren gerra. 1920 eta 1930eko hamarkadetan Espainiak eta Italiak egindako bonbardaketak, 36ko Gerran Gernikako eta Durangoko bonbardaketan areagotu ziren, baita esparru ugaritara zabaldu ere. Eta gerra estrategia horrek izan zuen babes ideologikorik. Xenofobiaz beteriko diskurtsoak zabaldu ziren gerra totala justifikatzeko. Horien azterketa eskaintzen du liburuak, datuak, historia eta literatura bilduz saiakera originalean.