No me despiertes (Ez nazazu iratzartu). Guztia hain gaizki egonda, zerk ematen dizue jarraitzeko animoa?
Abesti horretan azaltzen dugu guztia, esperantzak: zerbait gelditzen dela ikusteak eta horren alde oraindik ere lana egin daitekeela. Taldeak inoiz ez digu buruko minik eman; gustuko dugulako egiten dugu, gure ilusio handiena da.
Trintxerpekoak zarete, crust-aren lurraldekoak, eta punka egiten duzue.
Crust-ekin oso harreman ona daukagu. Punka egiten dugu hori delako luzaroan entzun eta motibatu gaituena eta, neurri batean, egiten dakiguna. Punkaren barruan estilo desberdinak daude, baina guri hauxe, zuzenena da irteten zaiguna.
Me cago, Amets ustelak… Hainbeste gorroto duzue Espainia?
Lehenengo kantan edozein naziotaz hitz egiten dugu, norberak nahiduena, ez dauka zertan Espainia izan, abestiak edozein estaturi kontra egin nahi dio. Bestalde,
Amets ustelak kantak frankismoari abesten dio.
Beste gau bat kantan parrandazaleak ohartarazi nahi dituzue?
Norberak uneoro nahi duena egin behar du, norbera da horren erantzule osoa, baina bidean hainbeste jende galtzea oso gogorra da.
Donostiak inspiratzen zaituzte?
Bai, halako hiri bat Trintxerpera itsatsita edukitzeak uste baino eragin handiagoa du gugan. Pauso bakarrean txanponaren bi aldeak ikustea bezala da.
Realak ez ditu punkiak maite, baina zuek Reala bai. Zer da Reala zuentzat?
Oraindik ez gaituzte futbolean jokatzen ikusi! Berdin dio punkyak garen edo ez. Baina ezin dugu ukatu realzale amorratuak garela eta horregatik bertsioneatu dugula
Txuri-Urdin.
“Kanpoan ez da ezer gelditzen, egia besterik ez”. Zer da sinistu behar duguna?
Zuk ikusten duzuna da egia, beti ere manipulatzen ez bazaituzte eta beste zerbait ikusarazten ez badizuete. Gu geu gara mundua hondamendira daramagunak, ez egin kasu esaten dizuetenari.