Punk-rock klasikoak, guztia aurrez aurre

  • Sutura ::Sueños podridos

    Baga Biga

    iraupena ::44´01´´

    prezioa ::11€

Sutura
Trintxerpeko Sutura punk taldeak urte dezente daramatza 1980ko hamarkadako punk klasikoena ezagutzera ematen. Beraiek aitortutako moduan punka luzaroan entzun ostean erabaki zuten taldea sortzea eta ondo pasatzea dute helburu nagusi. Hala ere, eta testuinguru horretan ezin bestela ulertu, honako lan honetan amorru handiko kantak egin dituzte. Emaitza: ez dute erakunde ezta aginte-sinbolorik eraso gabe utzi. Gaztelaniaz abestutako 11 kantatan abiadura eta melodia, biak, batzen dituen punk-rocka egiten dute, nahiz eta baden ilunagoa edo rockeroagoa den piezarik ere. Horien artean, Evaristoren edo Vomito taldeko Victorren oihartzuna ere antzeman daiteke. Horrez gain, baina, Txuri-Urdin futbol ereserkia moldatzera ausartu dira, Donostiako txanponaren bi aldeak erakutsiz.

www.myspace.com/sutura
Sutura
Taldeak ez digu inoiz buruko minik eman, gustuko dugu, gure ilusio handiena da

No me despiertes (Ez nazazu iratzartu). Guztia hain gaizki egonda, zerk ematen dizue jarraitzeko animoa?


Abesti horretan azaltzen dugu guztia, esperantzak: zerbait gelditzen dela ikusteak eta horren alde oraindik ere lana egin daitekeela. Taldeak inoiz ez digu buruko minik eman; gustuko dugulako egiten dugu, gure ilusio handiena da.


Trintxerpekoak zarete, crust-aren lurraldekoak, eta punka egiten duzue.


Crust-ekin oso harreman ona daukagu. Punka egiten dugu hori delako luzaroan entzun eta motibatu gaituena eta, neurri batean, egiten dakiguna. Punkaren barruan estilo desberdinak daude, baina guri hauxe, zuzenena da irteten zaiguna.

Me cago, Amets ustelak… Hainbeste gorroto duzue Espainia?


Lehenengo kantan edozein naziotaz hitz egiten dugu, norberak nahiduena, ez dauka zertan Espainia izan, abestiak edozein estaturi kontra egin nahi dio. Bestalde, Amets ustelak kantak frankismoari abesten dio.

Beste gau bat kantan parrandazaleak ohartarazi nahi dituzue?


Norberak uneoro nahi duena egin behar du, norbera da horren erantzule osoa, baina bidean hainbeste jende galtzea oso gogorra da.

Donostiak inspiratzen zaituzte?


Bai, halako hiri bat Trintxerpera itsatsita edukitzeak uste baino eragin handiagoa du gugan. Pauso bakarrean txanponaren bi aldeak ikustea bezala da.


Realak ez ditu punkiak maite, baina zuek Reala bai. Zer da Reala zuentzat?


Oraindik ez gaituzte futbolean jokatzen ikusi! Berdin dio punkyak garen edo ez. Baina ezin dugu ukatu realzale amorratuak garela eta horregatik bertsioneatu dugula Txuri-Urdin.


“Kanpoan ez da ezer gelditzen, egia besterik ez”. Zer da sinistu behar duguna?


Zuk ikusten duzuna da egia, beti ere manipulatzen ez bazaituzte eta beste zerbait ikusarazten ez badizuete. Gu geu gara mundua hondamendira daramagunak, ez egin kasu esaten dizuetenari.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude