Intolerantziaren kiratsa

Iñigo Azkona
Aurtengo udako oporretan Bavarian zehar ibili nintzen senide batzuekin, hango paisaiaz eta gazteluez gozatzen. Egun batean, Municheko tranbian gindoazela, argazki bat atera genuen, gaztelaniaz berbetan genbiltzalarik. Bidaiari batek ikusi –eta entzun– eta, berehala, komentarioa egin zigun: “En España no tenemos tranvías”. Gu elkarri begira gelditu ginen segundo batzuetan, zer esan jakin barik. Izan ere, ez genuen desatseginak izan nahi atseginez hitz egin zigun andrearekin; baina, era berean, ez geunden oso prest espainoltzat hartuak izateko. Andreak, nonbait, gure duda-mudak nabaritu, eta: “¿Porque sois españoles, verdad?” Horren galdera zuzenaren aurrean ihesbiderik ez: “No; somos vascos”. Ordura arte maitagarria ematen zuen andrea, bat-batean munstro gorrotagarri bilakatu eta “pues entonces hablad en vuestro idoma y no en el nuestro” aurpegiratu zigun ia bere onetik at.

Irakurketa bat baino gehiago izan dezake gertatuak. Baten iritziz, beharbada, ondo merezia genuen euskara ez erabiltzeagatik. Besteren batek, agian, esango luke ez duela merezi “abertzalekerietan” aritzea munduan barna ibiltzean...
Iritziak iritzi, nik bakarrik dakit bat-batean hasi nintzela ulertzen zergatik azken urteotan, Sabino Aranaren garaitik ez bezala, ugarituz joan diren euskal prentsan espainiarrez gaizki esaka idazten dutenak. Egia esan, ez zaizkit inoiz gustatu horrelako artikuluak, beti pentsatu izan baitut, besteak beste, Cocidito Madrileñon entzuten genituen edota hemeroteketan irakurtzen ditugun Madrilgo prentsako zutabegile eta tertuliano lotsagabe horien parean jartzea zela, baina...

Aurreko batean, azaroak 12, bi neska gaztek musu busti bat eman zioten elkarri agurtzeko, Bilboko San Nikolas plazako metro-sarreran, gaueko 10:50ean. Ondotik pasa ziren udaltzain batzuek esan zieten, oso mehatxuzko tonuan, hori debekatuta zegoela, abisua baino ez zela, baina hurrengoan ondorio larriak jasango zituztela. Neskak zur eta lur geratu ziren, ulertu eta sinestu ezinik. Haiek entzunda zeukaten ezagutu ez zuten frankismo garaian gertatzen zirela holakoak; gaur egun, ordea, non eta Bilbon, horren hiri europar eta modernoan!? Neskok ez zekiten, alabaina, Bilbon “izaera intimozko adierazpenak oro” debekatzen dituen ordenantza onartu berri dutela PNVk eta EBk.

Kontatu dizkizuedan bi jazoerok, berez, ezer gutxi daukate komunean. Agerian, behintzat. Nire subkontzienteak, ordea, sail berean kokatu ditu. Zerbaitegatik izango da. Agian intolerantziaren kiratsa darielako biei?

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude