argia.eus
INPRIMATU
Hogei urte zibilizazioekin jokatzen
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko abenduaren 14a
civilization C bideojokoa
Civilization V bideojokoa, izen bereko sagaren bosgarren bertsioa, kaleratu berri dute. Jokoa duela hogei urte sortu zen eta dagoeneko zortzi milioi ale saldu ditu mundu osoan.

Bideojoko honetan, jokalaria historiako hamazortzi zibilizazioren buru izan daiteke, hala nola George Washington, Napoleon edo Txinako enperatriz Wu Zetian. Erabiltzaileak zibilizazioa historiaurrean har dezake eta aro espazialeraino eraman. Tartean munduko lehen potentzia bihurtzen saiatu beharko du eta, diplomaziak emaitzak eman ez baditu, gudarosteak izango ditu bizilagunei erasotzeko.

Bosgarren edizio honetan etsaien adimen artifiziala eta grafikoak hobetu dituzte. Bitartekoen kudeaketa eta guduak, aldiz, arindu egin dituzte.