argia.eus
INPRIMATU
Hamahiru elkarrizketa liburu batean
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2010ko abenduaren 19a
Euskal Herriko gizarte eta ekonomia garapenerako behategiak, Gaindegiak, liburu mamitsua argitaratu du: Euskal Herriak: erronka sozio-ekonomikoak. Hamahiru elkarrizketa daude bertan, hainbat kazetarik gure ekonomian erreferentzia diren honako pertsonei eginak: Jon Azua, Ainhoa Etxaide, Michel Etchebest, Anjeles Iztueta, Nekane Jurado, Antxon Lafont, Juan Carlos Longas, Adolfo Muñoz, Mixel Berhokoirigoin eta Paul Nicholson, Koldo Saratxaga, Pedro Luis Uriarte, eta Eduardo Zubiaurre.
Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoa ezagutu eta etorkizuneko erronkez jakiteko material ezinbestekoa jarri du Gaindegiak irakurleen eskuetan. Xabier Isasi erakunde horren lehendakariak dioenez “gure lurraldeek elkarren beharra dute” eta haien arteko “kohesioa” bultzatu behar da. Kohesio horren atariko gisa aurkeztu du Gaindegiak honako liburua, egungo testuinguru globalarekin nola uztartu hausnartzeko.