Diputatu talde batek hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamen bat eztabaidatzeko eskaria egin dio Parlamentuko Presidentziari. Alderdi guztietako diputatuek izenpetu dute proposamena, UMPko diputatu batzuek izan ezik. Horiek beste lege proposamen bat aurkeztuko dute. Diputatuek aurkeztutako proposamenean ez da zuzen ageri hizkuntza gutxituei ofizialtasuna ematearen eskaria, baina eskatzen du zeharkako bideak erabiliz eta eskumenak tokiko erakundeen esku utziz, arloz arlo ofizialtasunak aitortuko lituzkeen hainbat eskubide eta lanabes bermatzea.