argia.eus
INPRIMATU
957.600 euroko eskaera Gobernuari
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko abenduaren 14a
Nafarroako AEK-k eta IKAk Parlamentuarekin lankidetza hitzarmena sinatzea ezinbestekotzat dute. Halakorik ez da gertatu orain arte eta bitartean, 2011ko aurrekontuei begira, 956.600 euro eskatu ditu Nafarroako euskalduntze alfabetatzeko hainbat eragilek. Diru kopuru hori lehen pausotzat dute AEK-k eta IKAk. Eskaria, azken urteetan euskaltegi ez publikoek diru-laguntzetan izan duten beherakadaren testuinguruan kokatzen da. Azken hamarkadan laguntzen jaitsiera, Kontsumo Prezioen Indizea kontuan hartuta, %51koa izan da.