argia.eus
INPRIMATU
Zeintzuk dira euskal blogosferako 2010eko ekarpenik onenak?
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko abenduaren 09a
Azken hiru urteetako ildoari jarraituz, euskal blogosferako 2010eko ekarpenik onenak aukeratzeko kontsulta abian da jada Teknopata.net blogean. Egitasmoak bi fase ditu: 2010eko abenduaren 19ra arte izango da zabalik proposamenak jasotzeko epea eta horretarako orria editatu behar du erabiltzaileak. Ondoren, 2011ko urtarrilaren 9ra arte zabalduko da bozkatzeko epea. (http://onenak.teknopata.net)