"Serora bat bezala ibili nintzen"

  • Jubilatua bai, erretiratua ez.
Dani Blanco

Hemen 19 urterekin Parisera joan zena!


Aitarentzat eta anaia zaharrarentzat infernura joatea zen, baina amak asko animatu ninduen. Primeran bizi nintzen arren, mundua ikusteko irrika neukan, eta bizitzan tren bat pasatzen zaizunean hartu egin behar duzu.

Kazetaritzaren trenak geroz eta bagoi gutxiago ote duen...


Lehen irratian artista izan behar zen informatzailea baino gehiago, baina gaur egun, informazioak ludikotasuna hil du. Hori bai, ez dakit zer irakasten den kazetaritza fakultateetan, baina kazetariek formazio politiko eta ideologiko handiagoa behar lukete.

Hedabideak dira formazio politikoak!


Eta bakoitzak nondik egiten duen herren jakinda egin behar zaie kasu. Feministoi itsuak izatea leporatzen zaigu, baina ez, gure bizipen eta sinesmenen betaurrekoetatik irakurtzen dugu mundua.

Emakumeen aurkako tratu txarrak prentsak ongi tratatzen dituen galdetu behar nizun, hain justu.


Telebista desastre hutsa da horretan. Noiz esan behar dugu psikopata eta gaixo mental gutxi, eta “normal” itxurako “anormal” asko dagoela gurean?

Beste gaixotasun mental batzuk sendatzen ditugunean, akaso?


Mikro-matxismoak denetan daude, baita nire sukaldean ere. Erroak saneatzen ez dituguno alferrik kimatuko ditugu adarrak. Erabateko mentalitate aldaketa behar dugu, genero-sistema batean gaudela ohartzetik hasi eta heziketa eraldatzeraino.


Manifestazioak ilegalizatzen eta alarde sexistak baimentzen diren herri batean gaudela ahaztuta, ala?


Bozka kontu bat da dena. Orain dela 50 urte esaten genituenak berrikuntza bezala saltzen badizkigute zer egin behar dugu? Bai herrigintzan, bai generogintzan, noiz arte erabakiko du beste batek nigatik?

Ikusiko duzu lehendakari emakume bat eta Emakundeko zuzendari gizonezko bat izendatzen dituztenean...


Botere politikoa debaluatuta dagoelako utzi digute emakumeoi mundu horretan sartzen. Zergatik uste duzu botere ekonomikoa esklusiboki maskulinoa dela? Emakundeko zuzendaritza gizonezko baten esku uztea berriz,  enpresarioa sindikatu-buru jartzea bezalakoa litzateke.


Baina ez al ginen hamaika ikusteko jaio?


Sartzen utziz gero lekua egingo nuela pentsatuta, serora bat bezala ibili nintzen jendea banan-banan konbentzitu nahian. Baina nola ireki begiak ikusi nahi ez duenari?

Ez kexatu, zuri behintzat jubilatzen utzi dizute eta!


Ondo merezita! Hori bai, bizitza guztia pasatzen duzu egin behar duzuna egiten, eta egin nahi duzuna egiteko denbora daukazunean, ez dakizu zer egin. Gure ondorengoei guk bukatu genuen puntuan hasteko modua egingo bagenie, sikiera...

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude