Emun kooperatibak bi liburuxka argitaratu ditu. Kataluniako Plataforma per la Llenguak eginak zituen bi lan hartu ditu oinarri. Lehenengo liburuxkak TELP tailerretako mamia biltzen du eta euskaraz egiterakoan egunero sortzen zaizkigun egoeretan baliagarri izan daitezkeen arrastoak ematen ditu. Bigarren gidaliburuak atzerritik datozenei, hizkuntza kontuei dagokienez, nolako harrera egin laguntzea du helburu. Bi liburuxkak
www.emun.com-en daude.