La banda

Egoera gustatu, edo ez gustatu, ETAren su-etenean dago Euskal Herria. Zertara dator, hortaz, hemendik eta handik, indar politiko unionistek egunero “la banda” gora eta “la banda” behera errepikatzea?

Nekez sinetsiko du inork jokabide horrek egoera hobekitzen laguntzen duenik. Hain zuzen ere, jokabide horrek pozoindu egiten du giro politikoa.

Bakea behar dela, bakea badatorrela, errepikatzen dute Euskal Herriaren etsaiek. Baina hizkera mingarri horrek prozesua sendotzeko eta azkartzeko balio duenik, nork sinetsiko du?

Inork ez, jakina.

Jokabide zital horrek aspaldiko egoera txarretara garamatza. Orduan ere unionistek orduko gazteak salatzen zituzten –ETAkoak, noski–.

Garai haietan ere, gudari ohiek, zoritxarrez, 1936ko gerra galdutako gudari izandakoek, etxeko-jaun ohoratu bihurturik, ETAko gudari gazteak gaitzesten zituzten. Aski zuten zaharrek, 1936-1937 urteetako ekintza heroikoak gogoraztea.

Eta honela erantzuten zuten: “Hi, gazte! Non hengoen hi, gu Intxortan eta Kalamuan, armak eskutan, borrokan ari ginenean? Gazte hintzen, bai; askotan jaio ere gabea”. Eta honek barkatu egiten du dena.

1964. urtean, adibidez, Francok “25 años de paz” haiek ospatu zituenean, gu aspaldiko urteetan mendirik mendi genbiltzanean, sofritu egin genuen, erruz, ospakizun ahalkegarri haiek frankistek antolatu zituztenean, zuek, gazteok berriz, sehaskatik irten berriak (are jaio gabeak ere askotan), zertan ari zineten 1964an?

Guk, gudari zaharrok, lortu dugu oraingo bake giroa. Abileziaz, kalapitarik gabe, eta garaiak aldatu direla konturatu garelako.
Eta zisma, etendura, sortu zen; eta abertzale zaharrak eta abertzale gazteak elkarren etsai bihurtu ziren 1960ko hamarkadan. Euskal Herriaren etsaiak pozik: “Lortu diagu, zatitu dizkiagu”. Aspaldiko banderizoak nagusi berriz.

Jende nagusia, izututa gazteen jarreraz, nazkatuta, amorratuta, honela mintzo zen: “Nora goaz honela? Nora eraman nahi gaituzte ‘gazte ero horiek’? (Joxe Azurmendik bere liburu ezagunean argiro erakutsi duenez).

Hala ere, “gazte ero haietxek” Euskal Herriaren pizkunde liluragarria lortu zuten alor guztietan (zaharrak at gelditzen zirelarik), Euskara Batua bultzatu zuten, 1968an Arantzazuko Bilera historiko eta oparoa antolatu zuten.

Orduko gazte ero haiek, orduko “la banda” ziren; nahiz eta gaurko eta modako sintagma berria erabiltzen ez bazuten ere.
Aresti, Villasante, Krutwig, Irigoien, orduko “gazte eroak” ziren. Askotan “gazte madarikatuak”.

Baina “gazte ero haiek” gainditu egin zituzten ordura arte dogma sakratutzat hartzen zirenak. Konparazio baterako, PNV indar abertzale bakarra, eta PSOE ezkerraldeko aliatu posible bakarra izatea.

Eta, beraz, ETA sobra zela zioten abertzale zaharrek.

Orduko gazteek arrazoi zuten, ordea. Ondoko urteotan garbi agertu denez.

Baina horrela idazten da Historia. Eta alfer-lana da ideia berriak aisa nagusitzen direla pentsatzea.

Belaunaldi berriak, beti, aldapan gora, eta belaunaldi zaharra ukatuz sortzen dira. Bizi legea da edo Historia legea, nonbait.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude