argia.eus
INPRIMATU
Kolore ilunak hobeto prozesatzen ditugu garunean
Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko abenduaren 09a
garuna
www.retinahi.com
Pennsylvaniako Unibertsitateko (AEB) ikerlari talde batek adierazi duenez, erretinak jasotzen dituen irudiak prozesatzeaz arduratzen diren zelulak ez daude uniformeki banatuta garunean. Kolore ilunak prozesatzen dituzten zelula-multzoak kolore argiak prozesatzen dituztenak baino ugariagoak eta trinkoagoak dira.

Zer adierazten du horrek? Garuneko zelulek hobeto aztertzen dituztela kolore iluna duten gauzak, kolore argiak dituztenak baino. Ziurtasun osoz esan ezin badaiteke ere, badirudi historikoki gizakia babeslekuetan bizi izan dela eta horiek normalean argitasun gutxiko lekuak izaten direnez gizakiaren genetika horietara egokitu dela.