argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko abenduaren 09a

Telmo Esnalek irabazi du Lekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia, Amona Putz! filmarekin. Sormen saileko lehen saria ere film horrek jaso du. Argumentuzko lanen artean Maialen Sarasuaren Hemen nago lana nabarmendu dute; dokumentalaren atalean, aldiz, lehen saria hutsik geratu da, eta Carlos Iglesiasen Slack Line: grabitatearen erronka lanak jaso du bigarren saria. Bestalde, Bilboko Zinebi jaialdiko sari nagusia ex aequo irabazi dute Jurgis Krasonsen Norit Krupi eta Banu Aksekiren Thermes filmek.

 

Guregipuzkoa.net webgunean euren argazki funtsak jarri dituzte eskuragarri Hondarribia, Zestoa eta Zaldibiko udalek, iaz Kutxak eta Aranzadik egin zuten moduan. Hondarribiko 4.978 irudi digitalizatu, Zestoako 1.205 eta Zaldibiko 1.705 igo dituzte.

 
 

Riff Truckers talde gernikarrak eraman du Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketako sari nagusia. The Yellow Big Machine eta Moby Dick taldeei –bigarren eta hirugarren sarituak, hurrenez hurren– nagusitu zitzaizkien azaroaren 27an Bilborock-en, jendez mukuru zegoen kontzertuan.