Ezagutzen ez duguna, galdu duguna

  • Jon Benito ::Bulkada

    Susa

    orrialdeak ::111

    prezioa ::14.25€

Jon Benito liburu sano borobil eta trinkoarekin estreinatu zen orain dela hamar urte (Aingurak erreketan, Susa, 2001). Bulkada narratibo hau ere elegantzia berberarekin idatzia dago. Obsesioak jotako pintoreak bezala margotzen dizkigu, zehatz, gure belaunaldiaren amodioak. Eutsi egiten die Jon Benitok malkoei eta estridentziari. Hitz egiten digu, baina ez dizkizu hitzak aurpegira botatzen.

Hain maite duen Baskoniaren partidu perfektu bati so imajinatu dut zarauztarra, jokaldi on batek sortzen duen plazera sortzen baitu bere arbelak: kalkulatua dago poemen erritmoa, istorioen pisua. Ehun eta hamaika orrialdeko kontakizun honetan, “nor naiz ni?” galdetzen dio bere buruari. Hasieran markoa erakusten digu: familia, sorlekua, herria eta kultura disekzionatzen ditu, kontuak garbitzeko, kronista batek baino sakonago, eta poeta batek baino hobeki. Bizipenak azaltzeko ahalegin hori ez da metafisikoa, baizik eta zatikien bidezkoa, detaile sutsuekin egina: “Udaberriaren azkeneko izkina hautsia./ Hondarribiko aireportua./ Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren/ senideen kontra oldartu zen Ertzaintza”.

Edertasun handiz, gogorraren ederrez, Benito barneratu egiten da, apurka, ulertzen ez denaren uretan, ulertzen ez diotenaren azalpenetan, betiko aldatu diren gauzetan: familiari eta sorlekuari kantatu ondoren –apur bat prebisibleak eta bigunak poemetako batzuk–, maitasunaren bi alderdiak esploratzen ditu samur eta hunkibera, eta Barruranzko bidaia hasten du, hirugarren pertsonaren babesean: “Utzi zuen etxea, utzi zuen dena,/ ikusteko munduan bere baitan zena”. Bidaia hori modu klasikoan bukatzen da, Kavafisek Hiria (1910) poemara ekarri zuen sentsazio zahar horrekin: “Leku berririk ez duzu edirenen, ez duzu edirenen beste itsasorik./ Hiriak jarraituko dizu. Kale berberetatik zara/ ibiliko. Eta auzune berberetan zara zahartuko;/ eta etxe berberetan urdinduko”. Bidaiatik itzultzen da Jon Benito gero, lur hartzen du emeki, eta Koordenada berriak azken zatiari ekiten dio.

Liburuko poema laburrenak ez doaz beharbada jokoa eta artifizioa baino harago, baina arnas luzeko poemak gogoangarriak begitandu zaizkit. Jon Benitoren etorkizunak lehenaldi sakonetatik datoz, eta hausnarketa barrukoenak luze eta suabe eskaintzen dizkigu. Purgatorio gozoa da Bulkada, hondamendi isila, esaten dena idatzita dagoena baino askoz gehiago den liburua.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude