argia.eus
INPRIMATU
Chillida Leku abenduaren 31n itxiko dutela iragarri dute
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 07a
Chillida Leku
Eduaro Chillida eskultorearen familiak Chillida Leku museoa abenduaren 31n ixtea erabaki du. Laguntza publiko eta pribatu nahikoa ez lortzeaz gain, bisitari kopurua ere dezente murriztu da azken bi urteetan. Luis Chillidak adierazi duenez, langileen erregulazio espedientea tramitatzen hasi dira jada. 2000. urtean ireki zuten museoa, eta hamar urte hauetan 800.000 bisitari baino gehiago izan ditu. Aldian behin erakusketak prestatuko dituztela eta ondarea zaintzeko lanak egiten jarraituko dutela azpimarratu du Luis Chillidak. Hala ere, erakunde publikoekin negoziatzen ari direla jakinarazi du, azken orduko konponbidea topatze aldera.