Cervantes Zentro Birtualak Espainiako Urrezko Mendeko errezetak eta, batez ere, Cervantesen lanetan agertzen diren
platerak jaso ditu. Webguneak Maria Ines Chamorrok egokitutako 50 errezeta baino gehiago biltzen ditu eta, horrez gain, Miguel de Cervantesen (irudian) eta idazle garaikideen testuak dauzka osagarri. Besteak beste, haragi-bolak, bakailaoa, aingira, behi zitzi-pitzia, arbendol opila eta antxume errea presta daitezke duela bost mendeko erara, baita turroia ere.