O Katalunia!

Ezker abertzalea
Jon Urbe/Argazki Press
EZKER ABERTZALEAK beste urrats esanguratsu bat eman du alderdi politiko berriaren oinarriak zehazterakoan. Altsasuko Adierazpenaren ondotik finkatutako agerpen indartsu eta zainduarekin taularatu da, mezu tinkoarekin: argi gera bedi prozesua era batuan egiten ari dela eta ez duela atzera bueltarik. Ez da espero bakorik izan Iruñeko aurkezpenean, eta esango nuke galdera ikur bakarra gelditu dela airean: erakunde berriaren estatutuek zein terminologiarekin beteko dute Alderdien Legera egokitzeko iragarpena?

Fase politiko berriari begira, helburu politikoak lortzeko biolentziaren arbuiatze oso garbia egiten da. Michell printzipioei jarraiki, biolentzia mehatxu gisa erabiltzearena ere sendo ukatzen da eta honek ETAk bake prozesuaz egin dezakeen zaindari lana errotik deusezten du.

Hemendik gutxira, beraz, erakunde berriaren estatutuak ezagutuko dira eta hortik aurrera egin beharreko urrats nagusiak ez dira jada ezker abertzalearen esku izango, nahiz eta oraindik terminologian maniobra tarte zabala geratzen zaion. Orain inoiz baino gehiago, begirada guztiak ETAri zuzenduko zaizkio, honek Bruselako Adierazpenari –eta Gernikako Itunari– emango dion erantzunaren zain. Ezker abertzalearen asmo berriak erabat daude lotuta erakunde armatuak iragarriko duenarekin.

GIPUZKOAKO DIPUTAZIOAK
lurralde honi buruzko hauteskundeetako inkesta argitaratu ondoren, datu bat oso deigarria da: Gernikako Ituna izenpetu dutenek ordezkaritzaren ia %34 lortuko lukete. Dena da oso airean, jakina, nagusiki oraindik ez dakigulako ezker abertzalea izango den edo ez, baina itxura guztien arabera lehia oso sendoa izango da Gipuzkoan. Jasango dugun inkesta zaparradaren baitan hau lehenetakoa besterik ez da, baina joera nagusien berri eman dezake. Ezker abertzaleak parte hartzeko aukera badu bederen, aliantza berriak gauzatuko direla dio geziaren norabideak: Gernikako Itunekoek norabide berean doazela erakutsiko ote dute? Batu gaitezen bai, baina norekin, azpiegitura erraldoien defentsan PSErekin ala ezkerreko abertzaleekin? Edo PSE-PP aliantzak eutsiko dio oraindik? Benetan hauteskunde demokratikoak badira, panorama interesgarria dator, Gipuzkoan zein Hego Euskal Herri osoan.

KATALUNIAKO
emaitzetatik atera al daiteke ondoriorik Euskal Herriari begira? Deia egunkariaren asteleheneko titulua ikusita, iraganera –albiste zen neurrian– eta etorkizunera begira ari zen nabarmen: “CiU barre a los socialistas” (“CiUk aurrez aurre eraman ditu sozialistak”). “Sozialistak” beharrean, erabil zezakeen PSC, kazetaritzaren ikuspegitik askoz zehatzagoa. Baina tituluari ukitu profetikoa eman eta lerro artean “EAJ barre a los socialistas” irakurtzeko aukera ere eskaini zuten.
Bai, ezagun da hura beste lurralde bat dela, baina urduritasuna libre da, eta PSEk badu urduri izateko arrazoirik. PPk, aldiz, irribartsu agertzekoa. Eta euskal independentismoak ere argi ikusi du, beste behin ere, banaketaren emaitza zein den.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude