argia.eus
INPRIMATU
Frantses hiztunek euskara erabiltzeko
  • Garikoitz Knörr de Santiago ::Kaixo!

    TXertoa

    orrialdeak ::140

    prezioa ::9,45 €

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
kaixo!
Garikoitz Knörr de Santiagok Kaixo! Manuel de conversation français-euskara liburuarekin frantses hiztunei euskaraz aritu ahal izateko oinarrizko erreminta eskaini nahi izan die. Euskara ikasleentzat baliagarria, baina baita turistentzat, ikastolan dabiltzan seme-alabak dituzten guraso elebakarrentzat edota Euskal Herriko hizkuntzarekin zaletasuna daukaten frankofonoentzat ere. Egunero erabiltzen diren espresioak bildu ditu Knörrek liburuan, baina horiez gain bada ahoskera egokia edukitzeko gida labur bat ere. Eta gramatika apur bat ere sartu du, ezinbestean. Gainera, frantsesa-euskara eta euskara-frantsesa hiztegitxoa ere badu liburuak, erabilgarri diren hitzekin.