“Egin zen euskarazko liburu eta disko azoka, baina bakarrik geratu ginen”

  • Musulmanak Mekara nola, konplitzen dugu Azokarekin.
Iñigo Azkona

Munduaren erdigune berriz Durango...


Mundua biribila izanik edozein toki da erdigunea. Euskaldunok Durango bihurtzen dugu egun batzuetarako lurraren zilborra.

Euskal kulturaren gertakari zentrala zarete, prefosta.


Mila esker, baina... meritua Durango urtean bost egunez betetzea, diozu? Futbol zelaiak bai, igandero gainezka izaten dira eta gainera sarrera ordainduta

Azokari esker bizi da-eta euskal disko-liburugintza!


Ongi etorriak dira aparteko soldatak, baina Durangorekin bakarrik inork ezin du bizi.


Galdetu argitaratzaileei, zeinen pozik dauden bitartekorik gabe.


Eta baserritarrak Gernikako urriko azken astelehenean, baina haiei inork ez die judu deitzen.

Erosleak beharrezko dira. Baina Azokak ez al luke gehiago izan behar?


Eta bada, begiratu baino ez duzu egin behar aurtengo egitaraua. Erronka ekonomia eta kultura uztartzea da. Sortzaileak saltzen ez badu, ez du hurrengo sormenik kaleratuko.

Egia, arazoa ez da Durango, beste guztia baizik.


Durangoko ispiluak ez du balio egunerokorako, herri bateko jaiak ere herri horretako egunerokoaren isla ez diren bezala.

Autoreak kexu agertu izan dira, ahotsik ez dutela, edo mediatizatua.


Ahotsa izan nahi dute ala Azokaren norabidean eragin? Kontatu izan digute, Azokaren zurrunbiloak itota, etorri barik “oporrak” hartu izan dituztela autore batzuek.

Argi dago eztabaidarako ere gertakari bikain askoa dela Azoka. Eta eztabaida ez da berez txarra.


Iritziak entzutea ondo dago, baina askotan iritzia nola eman, hor huts egiten dugu. Eta azkenean baten batek hartu behar du erabakia. Kasu honetan guri dagokigu.

Hemen bat: Euskal Liburu eta Disko Azoka, ezen ez euskarazkoa.


Euskarazkoa 1986tik 1988ra arteko udaberrietan egin zen, baina bakarrik geratu ginen. Herri honetan landare hura ez zen loratu.

Arazoa, akaso, “euskal gai” zer den zehaztea da.


Ez da erraza izaten. Hemen eskatzen dabiltza Euskal Herrian argitaratzen den edozein liburuk lekua izatea. Guk “euskal” izaera nabarmendu nahi dugu. Arazoa da ikuspegi diferenteak daudela.

Zer litzateke Durangoko Azoka gaztelaniazko libururik gabe?


Harrituko ginateke benetako ordua heltzean, euskal guru askoren erantzunekin. 1986ko euskarazko azoka datorkit gogora.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude