argia.eus
INPRIMATU
Jende oldeak Kapera Sixtinoa hondatzen ari dira
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko abenduaren 01
kapera sixtinoa
www.pontuali.com
Michelangelo Buonarrotik Vatikanoko Kapera Sixtinoaren sabaian egindako margolanak arriskuan daude. Urtero lau milioi bisitari jasotzen ditu artelanak eta, ondorioz, hariz, zuntz sintetikoz eta hilez osatutako hautsak pinturak estaltzen ditu. Hauts horrek, gainera, airea iragazteko erabiltzen duten makina buxatzen du. Horregatik Consiglio Nazionale delle Ricerche delakoak Kapera Sixtinoa hiru dimentsiotan irudikatuko lukeen erreplika birtuala egitea proposatu du. Helburua ez litzateke egoitza publikoari ixtea, bisitari kopurua murriztea baizik.