argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 07a

Alberto Barandiaran Rkazetari altsasuarrak Veleia afera liburua (Elkar) plazaratu du. Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika egin du Barandiaranek. Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso, gaia jarraitu duten adituen iritziak bildu... Kazetariaren hitzetan, “osoagoak dira Veleiako piezak faltsuak direla dioten txostenak”.

 

Joxerramon Bengoetxeak (Irun, 1963) jaso du Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, Euskal Herriko kulturarekin duen konpromisoagatik. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Zuzenbidea, Soziologia eta Zuzenbidearen Filosofiaren teoriaren irakasle eta Katedraduna da Bengoetxea, eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko kidea.

 
 

Ornitorrinkusegitasmoak musika garaikidea, elektronika eta bertsoak uztartzen dituen 12 piezako CD-liburuxka sortu du. Maialen Lujanbiok (ahotsak eta hitzak), Judith Monterok (saxofoia) eta Xabier Erkiziak (elektronika eta zaratak) 2006an abiatu zuten ekimen hori. Taldeari buruzko informazioa eta emanaldi batzuetako irudiak www.ornitorrinkus.org webgunean aurkituko dituzue..