argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoaren jatorriari buruzko DVDa kaleratu du Nabarraldek
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko azaroaren 30a
Nabarralde elkarteak Gipuzkoaren jatorriari buruz orain arte gehien zabaldu den tesiaren aurka egiten duen dokumentala plazaratu du. Bertan azaltzen da 1.200. urtean Gipuzkoa eta Gaztelaren artean ez zela inongo itunik izan eta Aitzorrotz mendian bederatzi hilabete iraun zuen borrokak izan zirela. Gipuzkoa ordura arte Nafarroako erresumaren parte zela azaltzen da dokumentalean, eta azkenean, indarrez pasa zela Gaztelako lurralde izatera. Ruben Marcillak zuzendutako DVDa atzo Donostian aurkeztu zuten Getaria eta Arrasateko alkateak bertan zirela. Angel Rekalde gidoiaren egileak eman zituen azalpenak