argia.eus
INPRIMATU
Euskara, enbarazu galanta
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 07a
Karrajua blogekoek egin dute arrantzan, beste behin. Barakaldodigital.com blogean HABEko azterketa egin duten batzuen esanak jaso ditu Koldo Llorentek. Kronikatxoa, etsigarria, ikasleak motibatzetik oso urrun dagoena, eta nabarmen herrena da. Hona azterketa egin duten horietako batzuren esaldiak: “Nazkatuta nago, bi urte daramatzat azterketarako ikasten eta ez dakit gaindituko dudan, hain urduri jarri naiz”. “Gezurra dirudi bizitzan ikasi dudan guztia eta gero, nire etorkizuna euskara azterketaren arabera egotea”. Eta errematea: “Azterketa bikain egin dut. Gaur amesgaiztoarekin bukatuko dut. Euskara hitz egiteari utzi ahal izango diot”. Lana latz egin behar ikasle horien sentipenak eta ikusmoldeak aldatzeko... baita Llorente blogariaren ikuspegia astintzeko ere.