Dantza eragiteko dotorezia eta erreminta guztiak

  • Gasteiz Big Band::Bing bang

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::59´08´´

    prezioa ::10€

Soraluzeko diskoetxeko Dantza Baltza bildumako talde hau ez da ohiko big banda eta hori agerian gelditzen da, adibidez, erabiltzen dituzten instrumentuak kontuan hartzen baditugu. Haizezko eta perkusio instrumentuez gain, gitarrak, baxuak eta DJak, besteak beste, protagonismo handia dute. Aurretik hamar hatz beteko bina binilo zuzenean grabatu ostean, oraingoan lan luzea prestatu dute. Basie, Mancini, Hamilton, Norman eta Tito Puente moduko konposatzaile handien piezak hartu eta horiei tonalitate bereizgarriak gehitu dizkiete. Estiloen entsalada erraldoia aurki daiteke hemen: jazza, bossa, soula, latinoa, hip-hopa, erritmo elektronikoak, cha-cha-cha… eta emaitza oso-oso beroa da; horra hor, tronpeta soloak, scratchak edo Kuba inguruko perkusio nekaezina dantzaren alde egiteko helburuan.

www.myspace.com/gasteizbb
Jimmy Bidaurreta - Gasteiz Big Band
Ez dugu big band klasikoen soinua izan nahi, gaur egungo tendentziak erabiltzen ditugu

Zure eskura big band bat edukitzea, hainbeste musikari eta instrumenturekin, ametsa da, ezta?


Bai, baina aldi berean gaur egungo garai zailetan halako talde handia osorik eta lanean edukitzeak buruko min handiak ematen ditu. Hala ere, talde honen makinaria indar betez dagoenean esperientzia errepikaezina da; ez dago horren antzekorik.


Zer dauka Gasteiz Big Bandek beste big band batzuek ez dutena? Ausardia? Aurreiritzi eza?


XXI. mendean egotearen pertzepzioa dugu eta gaur egun eskura dauden erreminta eta tendentziak erabiltzen ditugu emaitza borobiltzeko. Bestalde, ez dugu big band klasiko baten soinu bera izan nahi.


Zer izan behar du kanta batek zuek moldatu ahal edo nahi izateko?


Abesti bat izatea eta ez suite bat. Suitea generoko ohiko forma da, jazzetik musika klasikoaren pareko seriotasuna lortu nahi duena. Gure soinu apustua poperoagoa da, nolabait esateko.

Kuriositatez, kanta bat entzuterakoan berehala dakizu nola moldatu nahiko zenukeen?


Oso garrantzitsua da lehenengo minutuan bertan bertsioaren enfokea oso argi izatea. Askoz errazagoa da norabidea aldatzea bizikletan zoazela, transatlantikoan baino; eta gure kasuan ez da erraza ontzia mugitzea.


Tradizioa apurtzeko eta eraldatzeko dago eginda?


Quantic izeneko musikariak Tradición en transición (Tradizioa trantsizioan) diskoa kaleratu zuen. Ideia horrek laburtzen du fenomeno baten garapen naturala, non ezagutzatik eta errespetutik abiatuta, denborak zehazten du zerk eusten duen eta zer ekarpen berri gehitzen diren. Bestalde, ez dago inongo eragozpenik esperimentatzeko, erratzeko, ezta asmatzeko ere.


Muturreraino daramazue musika dantzatzeko dela dioen ideia?


Hasiera batean halako taldeen helburua hori zen; hortaz, gure soinuak hain modernoa dirudien arren, musikaren berezko helburuaren alde egiten dugu.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude