argia.eus
INPRIMATU
Unibertsoari buruzko mitoak aztergai
  • E. Mtz. Lizarduikoa ::Unibertsoari buruzko mitoak

    Gaiak

    orrialdeak ::192

    prezioa ::20€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 0000ko ren 00a
unibertsoari buruzko mitoak
'Unibertsoari buruzko mitoak'
Ekain Martinez Lizarduikoak idatzi du Unibertsoari buruzko mitoak liburua. Gaiak argitaletxeak plazaratua, kosmogoniak –munduaren sorrerari buruzko mitoak, alegia– dira liburuaren ardatza. Kontakizun sakratuak dira kosmogoniak, eta gizatasunaren funtsa azaltzea dute helburu, liburuan esaten zaigunez. Historia osoan kultura bakoitzak bere singularitatean landu ditu ikuspegi hauek, baina hala ere, izan dituzte puntu komunak: zerua beti jainko-jainkosen egoitza izatea, hildakoak lurraren azpiko lekuren batera joatea... Zergatik? Nola liteke hori? Giza imaginarioa bakarra ote da? Galdera horiei arrapostu eman nahi zaie liburuko orrietan.