PSOE-EAJ: Patxi Lopezen gainetik?

PSOE-EAJ
HAUTESKUNDE USAINA bapo ari da barreiatzen euskal politikan. Espero bezala, ezker abertzalearen proposamenak ez du lortu Aralar eta EAren baiezkorik, baina ezker abertzaleari, besteak beste, kanpaina prestatzeko aukera eskaini dio horrek, nahiz eta oraindik ez dakien legez egon ahal izango den ala ez.

Proposamena berandu dator gauza dadin, baina gainera, NaBai-ko alderdiek borondaterik onena balute ere, ez dago haien esku bakarrik ezker abertzalea hauteskundeetara aurkeztearena. Alegia, ezin dela iragan politiko hurbila une batetik bestera aldatu, denbora behar dela. Horixe dio ezker abertzaleak aldaketa erritmo azkarragoak eskatzen zaizkionean eta berak ere horixe ulertu eta errespetatu beharko du besteekiko ere.

Baina, sakonean, Nafarroako etorkizun politikoan amua bota du ezker abertzaleak, zein arrain jaso nahiko lukeen argi adieraziz. Eta argi dago Nafarroako espazio politikoan etorkizun hurbilean ez dagoela lekurik euren burua ezkerrekotzat jotzen duten hiru indar abertzaleentzat, Aralar, EA eta ezker abertzalea. Argi dagoen moduan, abertzaletasunarentzat ere ez litzatekeela ona halako indar sakabanaketa.

Finean, EAJ eta ezker abertzalea dira argien mintzatu direnak, argi utziz ez dutela elkarrekiko ezer nahi, behintzat hauteskundeei begira. Baina zer nahi dute hauek?

EZKER ABERTZALEA
argia izaten ari da bere planteamendu estrategikoan: borroka armatua alboratu eta ezker soberanista eratu. Abertzaleen artean jeltzaleek duten nagusitasuna lehiatu eta, erabaki eskubidea helburu, estatuarekiko konfrontazio demokratikoa abiarazi. Eta irudikatzeko samurra ez den hau guzti hau gauzatuko balitz, ba ote Maltzagaraino joaterik Batu Gaitezeneko jeltzaleekin?

Jose Luis Zubizarreta analistari –eta Ardanzaren aholkulari ohia– kasu eginez gero nekez, bere ustez EAJ eta PSOEren egungo amodioak etorkizunerako sustrai sendoak botako baititu. Gero eta gehiago dira berak moduan pentsatzen dutenak. PP-PSOEren itunaren gainetik izan behar. Eta akaso Patxi Lopezen gainetik ere bai.

José Luis Rodríguez Zapaterorentzat ur bedeinkatua izan da jeltzaleekiko akordioa. Baina datozen hilabeteetan irudikatuko den Madril-Gasteiz eskumen desfileak jeltzaleak indartu eta Lopezen gobernua nabarmen higatuko dute. Eta, kanpotik ikusitan, irudi luke Zapatero Urkullurentzat kanpaina egiten ari dela. Edo urrunago joanez, jeltzale eta sozialistak etorkizuneko botere banaketa lantzen ari direla: bat, bien artean gobernatzeko; bi, zerrenda bozkatuena errespetatuz, dagokion lekuan bakoitzak bestearen gehiengoa onartzeko. Horra ETAren ondorengo eszenatokirako koadro posible bat.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude