Munduko libururik handiena

Birmaniako erregea
Birmaniako erregearen aginduz eraikitako liburu eskergaren "azala"; marmolezko orrialde bakoitza horrelako eraikin txuri banaz estalita dago. www.bdcburma.org
Birmania (egungo Myanmar), 1860ko urriaren 14a. Mindom Min Birmaniako azkenaurreko erregearen aginduz munduko libururik handiena eta astunena idazten edo, hobe esanda, eraikitzen hasi ziren Mandalayko errege jauregitik hurbil. Mendebaldera hainbat bidaia egin eta gero, Mindon Minek erresuma modernizatu zuten teknologiak eta metodoak eraman zituen eta, hala, biztanleen bizi kalitatea hobetzea lortu zuen. Horrez gain, Kuthodawko urrezko pagoda Theravada budismoaren ohorezko obra monumental batez osatu nahi izan zuen. Budismoaren adar horretako printzipioak Paliko Kanon edo Tipitaka izeneko lanak jasotzen zituen, baina ordura arte printzipio horien transmisioa ahozko tradizioaren eta idatzi bakan batzuen bidez egin zen. Erregeak marmolezko harlauzetan bilduko zuen obra osoa.

Tipitakaren egungo paperezko edizioek 12.000 orrialde inguru izan ohi dituzte, 40 liburukitan banatuta. Mindon Minen edizioa, aldiz, 152 zentimetro luze, 106 zentimetro zabal eta hamabi zentimetro lodi diren marmolezko harlauzek osatzen dute. Harlauza bakoitza alde bietatik dago idatzita eta, hala, lanak 730 harlauza eta 1.460 orrialde ditu.

Marmola Zagyin muinoko harrobitik erauzi zuten eta Irrawaddy ibaian behera ontzi txikietan garraiatu zuten Mandalayraino. Idazlariek testuak arreta handiz kopiatzen zituzten harrian. Ondoren eskultoreek letrak banan-banan zizelkatzen zituzten eta, azkenik, ildoak urrezko tintaz betetzen zituzten. Idazlari bakoitzak hiru egun behar zituen orrialde bat kopiatzeko eta zizelkatzaileek aldiz eguneko hamasei lerro besterik ezin zuten egin. Harlauza bakoitza gordetzeko tenplu txiki zuri bana eraiki zuten, guztira 730. Liburuaren orrialdeak eraztunetan antolatuta daude, erlojuaren orratzen zentzuan.

Ia zortzi urte behar izan zituzten lanak burutzeko eta, azkenean, 1868ko maiatzaren 4an, liburu monumentala publikoari aurkeztu zioten. Mindon Minen esanetan, Theravada budismoaren printzipioei bizirik eusteko liburuak gutxienez 5.000 urte iraun behar zuen. Zeregina betetzeko 4.850 urte besterik ez zaizkio geratzen.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude