Irlandan ikusi, burbuila lehertu ostean zer datorren

  • Bi urte besterik ez: 2008ko udaberrian artean munduko politikari askok eredutzat aipatzen zuten Irlanda orain ez bakarrik kiebra jota dago, Europan beste inon baino odoltsuago erakusten ditu ondorioak herritarren bizimoduetan. Irlandarrak, greziarren gisa kalean oldartu gabe, atzeraldian eta txirotasunean murgildu dira luzerako.
Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2010ko azaroak 28
Irlanda
The Helpful Engineer bloga egiten duen ingeniariak ipini du argazki hau Interneten: Irlanda hondamendira eraman duen Anglo Irish Bank-en egoitza eraikitzeko lanak geldirik daude 2009tik. Haizearen, euriaren eta itsasoko gatzaren mende ageri den betonezko eskeleto amaitu gabea, zeinena eta irlandarrek nozitu duten etxegintzako burbuila eragin duen bankuarena gainera, Eirek bizi duen kolapso egoeraren ikurra izan liteke. Argazki txikikoa da Morgan Kelly, 2006tik krisia iragartzen ari zena. Orduan idatzi zuen: "Azken bost urteok eman ditugu ikasten esportatzea eta lehiakortasuna ez zirela inportanteak, aberastu gintezkeela etxeak elkarri salduz. Orain urte latz batzuk beharko ditugu lezio hori ahaztu arte". Berrikitan The Irish Credit Bubble argitaratu du. "Kontua da "“idatzi du"“ daukagun etxe huts mordoa dela eta, datozen hamar urteetan ez dela kasik ezer eraikiko".
Irlandarra naiz, etxerik ez dut, lagundu mesedez” dioen kartoiaren ondoan gaztetxo bat dager Dublingo erdiguneko espaloian kuzkurtuta The Guardianen argazkian. Honela dio kronikaren lerroburuak: “Irlandako gazteak herritik ihesi doaz ekonomiaren hondamendia ilundu ahala”. Ikasleen sindikatuak adierazi du datozen bost urteetan 150.000 estudiante baino gehiagok egingo duela ihes uhartetik. Futbolariak ere alde egiten ari dira multzoka.

Gainbehera datorren nazio baten irudi latzak marrazten dituzte mundu osoko komunikabideek garaiotako Irlandaz ari direla. Karitatezko otorduak ematen dituzten jangelak mukuru daudela deklaratzen dute arduradunek. Edozein kazetarik aurkitzen du auzo chic batean etxejaberen bat aitortuko diona baduela aldamenean familia bat tarteka janari eske etortzen zaiona. Horietako batek Guardianeko kronikagileari esan dion legez “funtsean, hondoratzen ari den Titanic bati loturik goaz”.

Ez al zen, bada, Eire “tigre zelta” famatua, urte gutxitan Europako herrialderik atzeratuena aurreko muturrean jartzea lor zezakeen politika ekonomiko ultraliberalaren eredu? Oraindik 2008ko martxoan Bogotako merkataritzako ministroak The Wall Street Journalen Irlanda aipatzen zuen Karibe bazterrean ere jarraitu beharreko modelotzat. Zer jazo zaio esmeraldazko irlari hamar urtez mundu osoari ikasgaiak eman ondoren leizean lurperaturik geratze? Renaud Lambert-ek polito azaldu ditu Le Monde Diplomatiquen Irlandak urte laburrotan egin dituen mutazioak, Les quatre vies du modèle irlandais artikuluan.

1994tik 2004ra arteko hamarkadan sekulako hazkunde tasak erdietsi zituen. Arrakastaren gakoa, Reagan eta Thatcherrek abiarazitako politika neoliberalak muturreraino eramatean omen zetzan. Irlanda munduko paradisu fiskalen artean kokatu zen: atzerriko konpainientzako ez zergarik eta ez kontrolik ia. Lamberten ustez, irlandarrei ezarritako planek antza handiagoa zuten Hego Amerikako herrialdeei inposatutako “egokitzapen estrukturalekin” beste ezerekin baino, aitortu ez zen arren.

Faktore gehiagok lagundu zuen. Lambertek aipatzen du, adibidez, emakume irlandarren askapena, 1992an antisorgailuak legeztatu ondoren lan merkatuan multzo handian sartu zirelako. Bestalde, Europa baitan egonik, logika bazuen uharteak urte luzetako atzerapenetik ateratzeko urratsak egiteak. Baina Irlandaren beroaldia AEBetatik etorritako kapital eta enpresen aldarte onari zegoen tinkaturik.

2000tik landa AEBetako ekonomia makaltzearekin batera hoztu zen Irlandako sukarraldia. Nola suspertu ahula? Bill Clintonen ondoren Yankiek erabilitako trikimailu berarekin: kreditu merkeak orokortu, bankuei kontrol guztiak kendu eta etxebizitzen espekulazioari haize eman. Prezioak lainoetaraino doaz, etxe berriak perretxikoak legez ugaritzen dira, Estatuak zergen %17 eraikuntza berrietatik eskuratzen du.

Atlantida legez urperatzen

2004an Nazioarteko Diru Funtsak Irlanda laudatzen zuen gainerako estatuen artean. Fransesei eta alemanei ere hura jartzen zitzaien eredutzat, bankugintza liberalizatu, estatuaren zerbitzuak pribatizatu eta eskubide sozialak kiskali zitzaten.
Festa-ondokoa 2008an iritsi zen, AEBetan hipoteka ustelek finantza sistema hankaz gora irauli zutenean. Dublingoko burtsa hondoratu zen, langabezia bi halakotu, Estatuaren dirusarrerak %13 jaitsi... Zerrenda ezaguna da, soluzioa bezala: gerrikoa estutze beldurgarria: funtzionarien soldatak jaitsi (%20 arte), familientzako laguntzak %10 murriztu, babes sozial guztietan guraizekadak.

Baina, halaz eta guztiz ere, Irlandak segitu du bi urte gehiagoz eredugarri izaten. Zorionak eman zizkion Europako Batzordeak austeritate planak hain zorrozki ezartzeagatik. Esanez bezala, “zuek zibilizatuagoak zarete greziar egoskor istilutsu horiek baino”. Eredugarri, bai, inbertsioak aurten %30 jaitsita, kontsumoa izoztuta, soldatak eta laguntza sozialak gehiago jaitsita.

Greziar grebazaleek egin dezakete algara, 2010eko udan ikusi baita nabarmen Greziaren bide beretik segi behar zuela Irlanda txintxoak. “Inork ez du honez gero miraririk aipatzen, baizik eta irlandarren eredua, hainbeste lezio erakusten diguna. Adibididez, austeritate politiken eraginkortasunaz”. Esan nahi baita, gerrikoa estutzera kondenatutako herrialde ugarietatik bat baino gehiagok egin dezakeela eiretarren bide berdintsua. Hori entzunik, Madrilen mende bizi garenoi begiratzen digute europar gehienek.
Hemendik ikusita Irlandan gertatuari ikasbideren bat atera nahi dionak, bi izen bederen hartu beharko lituzke gogoan. Lehena Sean FitzPatrick, Eire osoa hamarkada baterako zorretan ito duen Anglo Irish Bank-eko presidente ohia. Tarteka herritar haserretuak ibilaldian hurbiltzen zaizkio Greystones-en duen jauregira. Ez da gutxiagorako, datozen sei-zortzi urteetan Dublingo gobernuak eskuratuko dituen zergak ia osorik Anglo Irishek egindako zuloa betetzeko izango dira eta.

Morgan Kelly ekonomialari gaztea da bestea, merezi luke hurbilagotik ezagutzea. Munduko fenizio nagusiek txaloka “tigre zelta” goraipatzen zuten garai zoroetan abisatu zuen Kellyk gauzak lehertzeko zorian zeudela. 2006an idatzi zuen lehenbizikoz University College Dublin unibertsitateko ekonomiako irakasle honek: atzerakada gainean zela eta inork uste baino latzagoa izango zela. Batzuek eta besteek egurtu zuten irakaslea ederki.

2007an beste artikulu zorrotz bat plazaratu zuen Irish Times egunkarian, eta haren katastrofismoak erantzun ugaritarako eman zuen berriro. Kelly ez da zurikeriatan ibiltzen, gordina eta lotsagabea ere badela diote. Finantza ministro Brian Lenihan-ekin izan zuen polemika sonatua. 2008an azaldu zen arrazoi zuela aurrikuspenetan, etxebizitzen eta kredituen burbuila lehertzen ari dela. AEBetan Nouriel Roubini ekonomialariak egina gogorarazten du. 2009tik irlandarrek adi entzuten diote Kellyri. Honek urte beltzak iragarri dizkie.

“2015erako ikusita edukiko dugu zer gertatzen den lana falta denean. Irlanda planifikatu gabeko esperientzia sozial erraldoi baten hasieran dago, zeinak erakutsiko baitu nola eragiten dion langabezia gero eta handiagoak delinkuentziari, etxe barruko bortizkeriari, drogen abusuari, suizidioari eta bestelako patologia sozial ugariri”. Xomaia igotzearen parean etxebizitzen balioak erdira edo gutxiagora apalduko dela uste du.

Ikusiko omen dira auzo osoak hondamendian murgiltzen. Korrupzioa handitzen. Eta AEBetan Tea Party sonatua bezalatsu, Irlandak ezagutuko omen du mugimendu eskuin-muturreko, Europaren kontrako eta antisindikala indartzen. Le Monde Diplomatiquen Renaud Lamberten analisia frantsesez Anglo Irish Bank-eko nagusi ohiaren etxaldera protesta ibilaldia, The Independent egunkarian kontatua Morgan Kelly ekonomilaria Eireko telebistako eztabaidan 2008ko irailean, krisiaren bortitza iragartzen, artean ahots minoritarioa zelarik Irish Times egunkarian 2010ko apirileko artikulua Morgan Kellyren iragarpenez

Azkenak
2017-09-24
Pentsaerak eraldatu

“Suedian jaio nintzen eta heziketa sexual bikaina jaso nuen, irekia, munduko beste hainbat tokitan tabua diren gauzak jorratuz; pornotik hasita feminismora bitarte. Hala ere, pornografiaren industriarekiko interes erreala beranduago piztu zitzaidan. Aurki ikusi nuen porno konbentzionala gizonezkoentzat egina zegoela gehienbat, eta ez hori bakarrik, baizik eta gainera garbiki sexista zela. Zientzia Politiko ikasketak egin nituen bitartean Linda Williamsen liburu bat iritsi zitzaidan esku... [+]


2017-09-24 | Xabier Letona
AHT proiektua Madrilen, aukera berri bat Nafarroan

Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak bere gain hartu du Nafarroako Prestakuntza Handiko Trena (PHT) –lehengo AHT, izen pixka bat atseginagoarekin– eta, beraz, bertan behera geratu da 2010ean Nafar Gobernuarekin zuen ituna.


2017-09-24 | Xalba Ramirez
Bizkaiko Foru Aldundiak 600.000 euro gastatuko ditu laguntza sozialen kontrola areagotzeko

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak aurkeztu du “laguntzak bai kontrola ere bai” kanpaina, laguntza sozialetan jarraipen estuagoa egiteko eta baldintzak berrikusteko.


"Gizon altu sinesgarri bat nahi genuen, ez munstro bat"

Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren eta haren anaia Martinen arteko harremanak eta bizipenek harilkatzen dute "Handia", Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatua. Errealitatea eta mitoarekin jolasteaz, errelatoaz, pertsonaien psikologiaz, erronka teknikoez… aritu gara filmaren zuzendariekin.


"Gure garaian, erretiratu arte seguru zen pilotaria"

Behin batean izan ziren pilotari batzuk, zesta-punta nahiz raketa jokalari, Amerika amets izan zutenak. Izan ziren ametsa gauzatu zutenak, Juan Ignazio Zulaika, kasu, ametsaren gozotik bezainbat amesgaiztoaren ozpinetik dastatu zuenak AEBetan. Txik-txak blogean kontatzen du...


2017-09-24
Juan Ignazio Zulaika Barreras (Andoain, 1956)

Tolosan hazi zen, baina 14 urte besterik ez. Pilotari ari zen Zaragozan 15 urte zituenean. Harrezkero, Milan, Bartzelona eta Floridako frontoiak zapaldu zituen, Amerikako ametsa betez. Pilotariek 1988an AEBetan hasi zuten grebak zapuztu zuen ametsa. Urtea eta zenbait hilabete borrokan eman eta gero, Euskal Herrira itzuli zen 1989an, ezkondua eta haurra zutela ordurako, bestelako bizimodu bat amets, bestelako lanbide bat. Garraio enpresa batean hasi zen lanean eta, bestalde, Amerikan pilotari da... [+]


2017-09-24
Patxadaz

“Gogoratzen naiz Hartford eta Bridgeport-eko pilotariak bilerak egiten hasi ginenean, han azaldu zela behin, Egurbide. Intendente ari zen beste frontoi batean, baina denboraldia hasi gabe zegoen. Hartu ninduen eta galdetu zidan: ‘Hi, uste duk grebara joko duzuela?’, eta nik: ‘Ezta pentsatu ere! Bilerak egiten ari gara, patxadaz, elkartea sortu…’. Horixe pentsatzen nuen. Baina handik hiru astera kale gorrian ginen denok!”.
 


2017-09-24
Egurra, latz!

“Amerikan paradisuan bizi ginen eta, aldiz, uste genuen hura infernua zela. Beti protesta jotzen ari ginen. Frontoiak lepo betetzen ziren, enpresaburuek diru asko irabazten zuten, zegokiguna baino gutxiago irabazten genuen, seguru asko. Lanean beti dago protesta jotzeko arrazoirik. Gure kasuan, ez genuen asmatu egoera kudeatzen, ez genuen gerririk izan. Muturreko jarrerak hartu genituen: ‘Egurra, latz!’, esaten genuen”.
 


2017-09-24
Eskirolak

“Gure frontoiaren itzalean, pilotari amateurren mundua sortu zen, eta guk haiei saltzen genizkien erabilitako xextoak. Guk grebara
jo genuenean, eskirol joateko aukera izan zutenean, gure frontoira zuzen, guk saldutako xextoak hartuta! Kar, kar… Mutrikuar batek esaten zuena: ‘Zer uste zenuten, bada, zertarako nahi zituztela gazte hauek?’”.


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude